Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

San Silvestre lasterketekin agurtuko dute 2019a Durangon, Zornotzan, Abadiñon eta Zaldibarren

ZornotzaSanSilvestre
San Silvestre lasterketekin agurtuko dute urtea eskualdeko hainbat herritan.

Korrika eginez agurtuko dute urtea eskualdeko hainbat herritan, gero eta indar gehiago hartzen doazen San Silvestre lasterketak antolatu baitituzte gaurko Durangon, Zornotzan, Abadiñon eta Zaldibarren.

Durangoko Kirolerrota taldeak antolatutako San Silvestreak XII. edizioa beteko du aurten eta ohikoa denez adinaren arabera prestatutako ibilbide desberdinak izango ditu. Lasterketa guztiak Santa Ana plazatik abiatuko dira eta leku berean izango dute helmuga.

0 eta 10 urte bitarteko umeen korrikaldia 17:00etan abiatuko da eta parte hartzaileek Alde Zaharreko kaleetan prestatutako ibilbidea osotuko dute. 11 eta 15 urte bitartekoek ere zirkuito berean egingo dute korrikan. Lasterketa hauetan parte hartzea doakoa izango da.

16 eta 100 urte bitarteko korrikalariek berriz, 5 euro ordainduko dituzte 17:30ean hasiko den proban parte hartzeagatik. Lasterkariek bi buelta eman beharko diote Alde Zaharreko zein Durangoko erdiguneko hainbat kale zeharkatuko dituen zirkuitoari, guztira 5,2 kilometro eginez. Antolatzaileek lasterketako hiru azkarrenak zein mozorro onena janzten duena sarituko dituzte.

Amorebieta-Etxanoko Triatloi Taldeak antolatu du Zornotzako San Silvestre lasterketa eta bertan parte hartzea doakoa izango da. Irteera eta helmuga puntua Zelaieta Parkean egongo da.

Adin desberdinetako zornotzarrak batuko dituen lasterketa familiarra arratsaldeko 16:30ean abiatuko da eta korrikalariek 300 metroko distantzia beteko dute. Korrikaldi nagusiari berriz 16:40ean emango zaio irteera eta  parte hartzaileek lau kilometro egin beharko dituzte.

‘Euskal preso eta iheslariak etxera!’ goiburuarekin korrituko da Abadiñoko San Silvestre lasterketa. Korrikalariek eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Muntsaratzeko futbito zelaiaren alboan dagoen aterpe ingurutik eta Matienan izango dute helmuga.

Abadiñon prestatutako egitarauak jarraipena izango du arratsaldeko 18:30etatik aurrera egingo den kontzentrazioa, ekitaldia, brindisa eta otzararen zozketarekin.

Seigarren edizioa beteko du Zaldibarren egingo  den San Silvestre lasterketak. Arratsaldeko 16:00etan irekiko da izen-ematea Udaletxeko plazan. 16 urtetik beherako parte hartzaileek euro bana ordainduko dute eta adin horretatik gorakoek 3 euro ordainduko dituzte.

Antolatzaileek 17:00etan emango diote irteera 5 kilometroko zirkuitoa beteko duen lasterketari eta amaieran opariak eta zozketak egongo dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados