Lagun arteko kafea

San Jose eguna

Idoia Azkorbebeitia

Lagun arteko kafea

Foto columnista Idoia

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Ver todos sus artículos


Aurtengo lan egutegiari begirada bat botaz gero jai egunak gutxi ikusten dira. Gorriz margoztutako festak eskuko atzamarrekin zenbatzen dira. Tristura batzuentzat edo hobe esanda, gehienentzat baina beste batzuentzat, berriz, poza. Esaterako, dendarientzat eta gainera, poz handiagoa izango dute, maiatzaren bata, larunbata dela ikusterakoan. 2010eko Langileen egunean, dendariek bi egun jarraian festa izango dute. Zelako poza, benetan!

Urteko egutegian gorriz margoztutako jai eguna joan zaigu. Aste Santu bezpera, San Jose eguna, aitaren eguna. Aitari amorea eta maitasuna emateko zertxobait erosi beharraren komediak hasten dira, bi anai arreben artean. Ados jarri ezinik. Batek dio, “zertxobait erosi beharko diogu aitatxori. Ez dakit. Calvin Klein, Dolce and Gabbana edo O,neill markadun kamisetak eta gizonezkoek erabiltzen dituzten markadun perfumeak ere. Modan daudenak, bale?”

Besteak berriz, “zergatik markadun kamisetak? Kamiseta arruntek egiten duten zerbitzua berdina baita”. “ Hainbeste pijoteria, medesez”. “ Nire ustez, kapitalismoak inposatzen dizkigun balore eta jarrerei bizkarra eman behar diegu. Zoriontasuna, ilusioa eta maitasuna... horiek denak erosi beharreko oparietan daude eta hori bera da saldu nahi digutena. Beti sistema kapitalistaren menpean. Lotsagarria!”

“Zer inposatu eta ze demondre! Beti kapitalismoak dakarren kontuetaz berbetan, a ze paranoia” dio berriro ere besteak, eztabaidaren tonua igotzen den bitartean.

Eta amari zer? Amaren eguna, maiatzean ospatzen da eta erosi beharko diogu zertxobait ere, ezta? Ez dakit. Maiatzean, nire semearen  jaunartzea ospatu beharra dago eta kriston banketea egitea pentsatu dugu.  Falta dena! Baina noiztik joaten zarete mezatara eta noiztik zarete katoliko, apostoliko eta praktikanteak? Inoiz ez gara horrelakoak  izan baina badakizu nola aldatzen diren gauzak. Semearen eskolako gela osoak egiten du eta ... nola ez dugu guk ere egingo, ba? Trauma bat bizi osorako izateko semeak?
Ba ez.

Gainera, “aitortu behar dizut, dotore ikustea gustoko dudala. Badakizu, betiko txandala kendu eta marinela jantzia erostea erabaki dugu. Gure alboko etxekoak  kapitain jantzia erosi du eta zelako guapo dagoen. Gu ere ez gara gutxiago izango eta horrexegatik, aurten jaunartzea egingo du eta kitto!“

Akabo, San Jose eguna, Aste Santua eta amatxoren eguna maiatzean. Guzti honi, nire hilobak ospatuko duen jaunartzea gehietzen badiot nire aurrekontuari... ez dut dirurik izango hainbeste maitasuna eta zoriontasuna adierazteko.

Aste santu bezpera, aste santua eta maiatza bezalako hilabeteak heltzen direnean, horrelako komediak izaten dira familia gehienetan. Gure eguneroko istorioak dira.


Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


0 Comentarios



También te puede interesar

  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion vacia
  • puntuacion vacia

20/03/2010:: El Baqué ficha a Daniel Díaz, una joven promesa argentina

Pese a su corta edad, cuenta con un buen palmarés con grandes victorias en su haber


El Tiempo

Ciudad:

Hoy

24º
15º

Mañana

24º
15º