Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

San Agustin auzoko jaiak bihar hasiko dira mendi martxarekin

Olazar auzo elkarteak San Agustineko jaiak antolatu ditu beste behin ere. Aurten festak abuztuaren 26an hasiko dira mendi martxa batekin, eta 28an bukatuko dira ‘Luhartz’ taldearen emanaldiarekin.

Jaiei hasiera ezin hobea emateko mendi irteera egongo da igande honetan Amitar (357m) mendira. Irteera goizeko 10:30etan izango da Elizondotik.

Astelehenean txopoa jasoko dute eguerdiko 12:00etan eta trikitilariak izango dira goizean zehar. Arratsaldean auzo arteko herriko kirolak eta dantzak egongo dira ume eta nagusientzat. Iluntzean, berriz, ‘Iheskide’ taldeak kontzertu bat emango du.

Asteartean jai giroak goizetik jarraituko du. Lehenik ohiko meza ospatuko da, eta ondoren ‘Betsaie’ dantza taldearen emanaldia izango da. Goiza bukatzeko Xabier Amuriza eta Beñat Ugartetxea bertsolariek emanaldi bat eskainiko dute.

Arratsaldean ‘Globoteka’ eta ‘Hipo eta Tomas’ pailazoek ikuskizuna eskainiko dute. Gauean ‘Luhartz’ taldeak itxiko ditu San Agustin auzoko jaiak.

 

Durangon. Noticias de Elorrio

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados