Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Sagardogilearen lana ezagutu ahal izango da domekan Atxondoko Artisau eta Nekazal Azokan

AtxondokoArtisauNekazalAzokaApatamonasterioko plazak eta frontoiak Durangaldeko Nekazaritza eta Artisau Azokaren XXIII. edizioa hartuko du domeka goizean eta jarritako postuetan ikusgai eta eskuragai egongo diren produktuez gain, sagardoa nola egiten den erakutsiko da eta labeldun oilasko errea dastatzeko aukera egongo da.

Guztira 26 postu jarriko dira aurten. Gaztak, ardoak, ogiak, pateak, eztia, gildak eta barazkiak eskainiko dituztenak plaza inguruan jarriko dira eta artisautza, arropak eta bitxiak gerturatzen dituztenen standak berriz, frontoiak egongo dira.

Gerturatuko diran ekoizleez gain, sagardoa artisau erara egiteko erakustaldia eskainiko du Arrazolako Garikoitz Elustondok. Sagardogileak sagarrak aukeratzen direnetik zukua lortu arte burutzen den artisau prozesua erakutsiko du eta bertaratzen direnek lortutako edaria probatzeko aukera izango dute.

Tragoxkaz gain, Atxondora gerturatzen direnek Labeldun oilasko errea dastatzeko aukera izango dute.

Azoka goizeko 11:00etan irekiko da eta arratsaldeko 15:00ak arte egongo da zabalik. Ekimenak “Durangaldeko produktuak ezagutzeko aukera paregabea” eskainiko du Xabier Azkarate alkatearen esanetan, “Atxondon egun zoragarria igarotzeaz gain”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados