Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Poloniako editoreak izango dira Durangoko Azokan iazko esperientzia jarraitzeko asmoz

Poloniako editoreak izango dira Durangoko Azokan iazko esperientzia jarraitzeko asmoz

Poloniako hainbat editore eta kazetari gerturatuko dira aurten Durangoko Azokara “euskal idazleak eta editoreak ezagutzera emateko helburuarekin”, Gerediaga elkartetik aditzera eman dutenez. Gonbidapen berri honekin Etxepare Euskal Institutuak jarraipena eman nahi dio Erresuma Batuko editoreekin iaz hasitako ekimena arrakastatsuri.

Aurten gonbidatutako editore eta kazetari poloniarrak “2016. urtean Europako Kultur Hiriburuak izango diren Donostia eta Wroclaw hirien arteko” loturarekin baliatzen da. Hori dela eta, editoreez gain literaturan eta musikan adituak diren Poloniako kazetariak ere etorriko dira.
Iaz bezala, Etxepare Institutuak topaketak antolatuko ditu idazleekin, eta Donostiara ere joango dira, bertan hainbat kulturguneren eta Etxepare Euskal Institutuaren Tabakalerako egoitza berria bisitatuko dute eta Donostia2016 egitasmoa ezagutuko dute.

Iaz gonbidatutako editore britainiarrak “oso harrituta geratu ziren Azokaren neurri, bizitasun eta jendearen parte-hartzearekin”, Gerediagakoen esanetan. Gainera, Etxepare Institutuak “hainbat editoreen eta euskal argitaletxeen arteko (Elkar, Pamiela, Susa, Txalaparta…) hitzorduak antolatu zituen” eta “irakurketa-saio berezi bat ere antolatu zuen editoreentzat Donostiako Garoa liburu-dendan, Rikardo Arregi, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Iban Zalduaren parte-hartzearekin”.

Gonbidatutako editoreek beste lan saio bat burutu zuten Etxepareren egoitzan; hain zuen, euskal literaturaren egoeraren eta Institutuak euskal literaturaren kanpoko zabalkunderako burutzen dituen ekintzen berri jaso zuten.

Erresuma Batuko editoreen bisita oso oparoa izan zen eta horren ondorioz hiru liburu euskaratik ingelesera itzuli eta publikatu ziren: Karmele Jaioren ‘Amaren Eskuak’ (Parthian Books), Miren Agur Meaberen ‘Kristalezko begi bat’ (Parthian Books) eta Harkaitz Canoren ‘Twist’ (Archipielago Books). Liburu hauen itzulpena Etxeparek urtero banatzen duen itzulpenerako diru-laguntzen laguntzekin gauzatu ziren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados