Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Pobreziaren arazoaz sentsibilizatu nahi dute bihar eta astelehenean Berrizen egingo diren jardunaldiak

Orlan Isoird Berrizko alkatea, Lorea Rementeria zinegotzia eta Odei Arrizabalaga udal teknikaria (ezkerretik eskumara).
Orlan Isoird Berrizko alkatea, Lorea Rementeria zinegotzia eta Odei Arrizabalaga udal teknikaria (ezkerretik eskumara).

Urriaren 17an Nazio Batuen Erakundeak izendatutako Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen dela aitzakia hartuta, Berrizko Udalak eta herriko Cáritasek bihar eta astelehenean burutuko diren jardunaldiak antolatu dituzte. Egitarauan bidezko merkataritza azoka, erakusketa, umeen jolasak eta hitzaldiak tartekatuko dira.

“Berrizko auzotarrak pobreziaren eta gizarte bazterketaren eta ahultasun egoeren aurrean sentsibilizatzea” eta “herriko egoera eta gizarte bazterketa edo gizarte bazterketa egoera arriskua ezagutaraztea” dira ekimen honen helburu nagusiak, Orlan Isoird Berrizko alkatearen esanetan.

Jardunaldien hirugarren helburu bat ere aipatu du Isordek, “giza-larrialdi laguntzen inguruan dauden mitoak, topikoak, aurreikuspenak edo aurreiritziak apurtzea”, hain zuzen.

‘Berrizen pobrezia badago’

Azken helburu horrekin datorren astelehenean, arratsaldeko 19.00etan, izango den hitzaldia azpimarratu dute gaur egindako agerraldian. Kultur Etxe zaharrean izango den solasaldi horrek ‘Berrizen pobrezia badago’ izango du izenburu, antolatzaileen asmoa “herritarrak zirikatzea delako”. Ekitaldian herrian bizi diren zenbait errealitateren berri eta zenbait datu emango dituzte Udal teknikariek eta Cáritaseko kideek.

Jardunaldiko gainontzeko ekitaldiak bihar eta astelehenean egingo dira Olakueta plazan. Bihar, zapatua, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara, Kidenda erakundeak prestatutako Bidezko merkatariza azoka izango da. Bertan mundu guztiko produktuak egongo dira salgai, tarteko Etiopia, Nikaragua edo Sri Lankako kafea; Hego Afrikako infusioak; Ekuador, Ghana edo Boliviako txokolatea; Paraguaiko marmeladak; Madagaskarreko fruta; Sri Lankako kanela, Mexikoko gailetak, Indiako xaboiak edo El Salvadorreko anakardoak.

Ekimen horren inguruan “Bidezko merkataritzaren hamar irizpide” izenburua duen erakusketa eta umeentzat prestatutako jolas hezitzaileak egongo dira.

Astelehenean ere Bidezko merkataritza azoka egongo da Olakueta plazan, baina kasu honetan arratsaldeko 17.30etatik 19.00etara.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados