Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Plateruena ixtea “kezkagarria” da euskararentzat eta euskal kulturarentzat EHEren esanetan

Plateruena Kafe Antzokiak abenduak ateak itxiko dituela albiste “zinez tristea” eta bereziki “kezkagarria euskararentzat eta euskal kulturarentzat” dela adierazi du Euskal Herrian Euskaraz ekimenak. “Arnasgunea” zen espazioaren desagertzea, euskal kulturgintzak bizi duen “egoera zaurgarria” areagotzen du.

EHEko kideentzat Kafe Antzokiaren itxiera “korronte kezkagarrien adierazle da” eta kontuan izanda euskararen normalizazio-prozesua ez doala ondo, datozen “garai mehatxagarriek dakartzaten erronkei aurre egiteko” beharrezkoa da beste dimentsioko neurriak eta erabakiak hartzea.

Gainera, bizi dugun pandemiak kinka larrian jarri ditu “euskal kultur sortzaileen eta kultur azpiegituren egoera”, eta egoera areagotu egun du instituzioen laguntzak eskasak, kultur azpiegituren bizirauteko egin behar duten etengabeko borroka nekagarria, euskarak hedabideetan duen presentzia eskasa edo globalizazio uniformizatzaileak ezarritako eredua. “Hori guztia bertako mota guztiko botereen (instituzional, ekonomiko zein mediatikoen) bedeinkapen eta utzikeria osoarekin”, salatzen dute.

Elkarretaratzea zapatuan

Egoera horren aurrean “behingoz gure hizkuntza eta kulturaren aldeko neurri estruktural eraginkorrak har ditzaten” eta “euskararen alde egotetik euskararen alde beharrezkoa dena egitera” pasatzea exijitzen diete instituzioei.

Erakunde publikoei presionatzeko, eta “herri eta hizkuntza-komunitate gisa galbidera garamatzaten joera linguizida eta uniformizatzaile horiei aurre egiteko”, elkarretaratzea deitu du zapaturako EHEk. Mobilizazioa Plateruena Kafe Antzokiaren aurrean egingo da, eguerdiko 12:00etan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Hodei

    Egon direnak oin arte gure Plateruena gidatzen joan dadila pikutara, batez ere lehenengo urteetan. Durangaldeko familien diruarekin, bankuko diruarekin (euren diruarekin ez, noski), ez badakite Plateruena zabalik mantendu, Plateruen kudeaketa berrian ez dot nahi ikusi bez. Lotsagarriena da, urte amaitu arte, jarraituko dabiela eurek guk ordaindutako instalazioak gidatzen eta udaletxeak euren eskaerak betetzen. Ta gainera, eurek lagunartean, oihuka esaten “zelako onak gara euskal kultura babesten”, ta egia bakarra bestion dirua gastetie bakarrik dakitela… Baina lotsa zer den be ez dakitenez…

    Deja una Respuesta
  2. amok

    Batzeko bada deitu? zer egin dezake norberak? itzi eta gero? orain arte ez ete da izan betarik? uste dut kritikatzen merke ari dena zu zarela eta lasai, zu gabe ere eginen du aurrera Mañaria errekak.

    Deja una Respuesta
  3. aupaplateruena

    “joera linguizida eta uniformizatzailea”??? Ikara ematen didate hitz horiek. Pena itzela da Plateruenaren itxiera. Berriro zabalik ikusi gura badugu, ez dut uste era horretako jarrerekin urrun joango garenik. Jarrera eskasa: txar guztien errua beti inorena, eta on guztiak norberak. Nik, aukeran, nahiago dut: “eta nik zer egin dezaket?” “denon artean zer egin dezakegu?” “Zer gertatu da?” “Zer ikasi dugu?” …. galdera horien inguruan hausnarrean eginda hasiko nintzateke. Galdera hori askori eginda, eta, batez ere, nigandik urrun daudenei entzungo nieke. “Zuek denok txarrak. Ni naiz egia bakarraren jabe” zaleekin ni inora ere ez. Beraz, ez nauzue ikusiko elkarretaratze horretan. Atzeraka eragiten didate lezioak ematera datozen guztiak. Elkarretaratzea da inori eskatzeko neurriak har ditzan. Eta norberak? Guk geuk ere izango dugu zer hobeto eta zer aldatu, ezta?
    Batzeko bada, deitu! Joango naiz. Garai ilunetan dena beltzago jartzeko bada, paso!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados