Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

‘Pirritx, Porrotx eta Marimotots’ eta ‘Go!azen 8.0’ ikusteko sarrerak zozketa bidez banatuko dira

Amorebieta-Etxanoko Udalak gaztetxoei zuzendutako ‘Pirritx, Porrotx eta Marimotots’ taldearen ‘KuiKui’ eta ‘Go!azen 8.0’ ikuskizunak antolatu ditu otsailerako. Saioak Zornotza Aretoan izango dira eta kultur gune horretako aforoa %60a izango denez, sarreren banaketa zozketa bidez egingo da.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eskainiko duten ‘KuiKui’ ikuskizunaren saioak otsailaren 25ean izango dira, bata 17:15 eta bigarrena 19:15etan. Agerraldiaren ardatzak euskararen gaiari eutsi nahi dio, Aitorren eta Mariren hizkuntza zaharrari arnas bideak bilatzeko helburuarekin.

Bi eta hamar urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldira gerturatu nahi dutenek, otsailaren 4ra arte eman dezakete izena. Sarreren zozketa otsailaren 7an egingo da eta irabazleek otsailaren 9tik 16ra ordaindu beharko dituzte sarrerak.

Go!azen 8.0

‘Go!azen 8.0’ telesailaren denboraldi berriko istorio eta abestiak tartekatuko dituen ikuskizuna otsailaren 26an jarriko da ikusgai, 12:00etan eta 17:30etan, hau ere Zornotza Aretoan. Basakabi udalekuko lagun taldearen nondik-norakoak erakusten dituen antzezlana bost eta hamalau urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Sarreren zozketarako izen-ematea otsailaren 2tik 9ra egongo da irekita eta zozketa 14an egingo da. Irabazleek otsailaren 16tik 23ra ordaindu beharko dituzte sarrerak.

Bi saioetarako sarrerak eskuratu ahal izateko ezinbesteko baldintza da Ametx txartela izatea eta txartel bakoitzeko, gehienez, bi sarrera eskuratu ahal izango dira (umea eta nagusia). Taldeka joan nahi izanez gero, gehienez 6koa izan daiteke, eta eskaera egiterakoan hiru Ametx txartelak jakinarazi beharko dira.

408 sarrera

Zozketarako izen ematea aurrez aurre egin daiteke Zelaieta Zentroan, edo telefonoz 94 630 06 50 zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 21:30eko ordutegian.

Saio bakoitzerako 204 sarrera zozketatuko dira; beraz, egun bakoitzeko, 408 sarrera izango dira aukeran.

Bestalde, Udalak jakinarazi du ordaindu gabeko sarrerarik geratuko balitz, zozketan zehaztutako itxaron zerrenda izango litzatekeela kontuan. Era berean, emanaldien egunean afora egungoa baino handiagoa bada, Udalak zozketan zehaztuko itxaron zerrenda jarraituz banatuko ditu sarrerak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados