Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Pertsona batek eman du Udal Euskaltegiko Azoka solidarioan batutako erdia baino gehiago

Azoka Solidarioan batutako diruarekin erositako janariak JAEDek banatu zituen.
JAEDek banatu zituen Azoka Solidarioan batutako diruarekin erositako janariak.

Durangoko Udal Euskaltegiak III. Azoka Solidarioa antolatu zuen azaroan eta abenduan, aurreko urteetako arrakasta errepikatzeko asmoarekin. Aurtengo merkatuarekin 563,5 euro bildu zituzten eta boluntario batek diru kopuru horren erdia baino gehiago eman zuen 300 euro emanez.

Azaroan hasi zen merkatua gauzatzen eta bertara erabiltzen ez zituzten arropak, jostailuak, liburuak, apaingarriak eta bestelakoak eraman zituzten Udal Euskaltegiko langileak eta ikasleak.

Ekimenaren asmoa bikoitza zen; alde batetik, erabiltzen ez diren gauzak berrerabiltzea eta, bestalde, “gure inguruan premia handian dauden familiei laguntza ematea”, ekimenaren bultzatzaileen arabera.

Olentzero opariak

Azoka Solidario horretarako eramandako gauza guztiak denda bihurtu zuten bela baten jarri zituzten eskuragai “prezio ezin hobean Olentzero opariak erosi ahal izateko”.

Bildutako 563,5 euroekin janariak erosi eta JAED-era eraman zituzten “beharrizan gehien duten pertsonen artean banatzeko”. Ekimen honen bitartez 200 pakete gaileta, 120 litro esne, 27 kakao-pote, 163 kilo azukre, 60 litro olio, 24 pakete makarroi, 60 kilo arroz eta 528 ipurdi-oihal erosi eta banatu zituzten.

Janariaz gain, soberan geratu diren gauzak, jostailu, liburu eta apaingarriak ere banatu zituzten eta arropak berriz, Caritasi eman dizkiote.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados