Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Pelax eta Telmo Trenor bikoteak emango dio hasiera eguenean Arriolako Jazz Blues Jaialdiari

Gaztetxean joko du domekan Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldeak.

‘Pelax’ eta Telmo Trenor bikoteak eskainiko duen kontzertuarekin hasiko da etzi Arriolako XXVIII. Jazz Blues jaialdia. Eguenetik domekara, aste honetan zein datorrenean burutuko diren zortzi agerraldietan, CadiJo R&B Band, Iñaki Salvador edo Robert Smith Bluesband izango dira bestek beste, Arriola, Gaztetxea zein Portalekuako agertokietan.

Lehen saioko protagonistak izango diren Unai Pelayo ‘Pelax’ eta Telmo Trenor, estilo desberdinak garatu dituzten musikari donostiarrak dira; lehena rock eta folk doinuetan murgildu da eta Trenor rapean eta musika elektronikoan. Arriolan 21:30etatik aurrera eskainiko duten saioan, fusioa nagusi izango den egitasmo berria gerturatuko dute.

Alberto Arteta Quintet izango da barikuko protagonista, 22:30ean hasiko den saioan. Saxoa jotzen duen taldeburuaz gain, Luis Gimenezek (gitarra), Satxa Soriazuk (piano), Kike Arzak (kontrabaxua) eta Juanma Urrizak (bateria) osatzen dute taldea. 2014an kaleratutako ‘BAT’ lehen lanak harrera ona izan zuen zaletuen artean eta iaz argitaratutako ‘The Legacy’ bigarren diskoak gaur egungo jazz berri-berria eta dinamikaz beterikoa eskaintzen du.

Zapatuko protagonista izango den CadiJo R&B Band, Frantziako bluesaren ordezkari onenetarikoena da. Autore, konposatzaile eta harmonika jole bikaina denez, CadiJo han-hemenka dabil munduko agertokietan, bere nortasunaz, gaitasunaz eta errepertorio zabalaz benetako zirrara sortzen entzuleengan.

Lehen asteburuko agerraldiak domekan Gaztetxean, arratsaldeko zortzietan, Ghost Number & His Tipsy Gypsies eskainiko duen saioarekin osatuko da. 2014an sortutako taldeak joan zen mendeko 30 eta 40 hamarkadetako country & western, swing eta blues doinuak eskaintzeaz gain, Europa ekialdeko edo Karibeko calypsoaren eraginak dituzten erritmoak gehitzen dituzte.

Iñaki Salvadorren super-taldea

Datorren asteko ekitaldiak Last Fair Deal hirukoak eguenean eskainiko duen saioarekin abiatuko dira. Gonzalo Portugal (gitarra eta ahotsa), Iker Arbizu (baxua) eta Virginia Fernandez (bateria) biltzen dituen taldeak power, rhythm and roll doinuetan oinarritzen du bere errepertorioa, sinetsita baitaude bluestik datorren musika oro rock and rolla dela.

Thelonious Monk, jazzean eragingarria izan zen pianistaren jaiotzatik 100 urte betetzen direla eta, Iñaki Salvador Trio super-taldea osatu du piano jole donostiarrak Andrzej Olejniczak saxo jolearekin eta Gonzalo Tejada kontrabaxu jolearekin batera. Datorren asteko barikuan eskainiko duten saioan, Monken errepertorioko piezak gogoratuko ditu hirukoteak.

Herbehereetatik gerturatuko den Robert Smith Bluesband izango da azken aurreko ekitaldiko protagonista. Agertokietan 40 urte daramatzan musikaria bluesaren erreferentea bilakatu da. John Mayallen estiloa eta Eric Burdonen ahotsa batzen dituen Smithen errepertorioak, Chicagoko Blues eskola zaharren doinu ederrak gogorarazten ditu.

Portalekua tabernan azaroaren 19an izango den azken ekitaldian Asier Elorza (tronpeta, dobroa, gitarra eta ahotsa) eta Mikel Etxeberria (aho soinua, gitarra eta ahotsa) bergararrek osatutako Diablues & Bluecifer bikotea izango da. Iaz argitaratutako ‘DisCovers’ diskoan egin zuten bezala, Estatu Batuetako hegoaldean aspaldi zegoen giroa gogoraraziko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados