Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Patagoniako Cerro Torren egindako eskalada ikusgai gaur, Erdella taldearen Mendi Astean

ErdellaMendiAsteaKartelaErdella Mendizale Taldearen 2018ko Mendi Asteak Joseba Elustondo eta Jon Garate elgoibartarren ‘Kotoizko zaindariak’ pelikula eskainiko du gaur, arratsaldeko 19:30etan, Iturri Kultur Etxean. Pelikula horrek bi mendizaleek Patagoniako Cerro Torre mendian egindako eskalada saioak jasotzen ditu.

‘Kotoizko zaindariak’ film laburra Elustondo eta Garateren ametsei eta erronka pertsonalei buruzko ikus-entzunezkoa da. Izan ere, “ideia batek zure burua zeharkatzen duenean, ez dago atzera bueltarik…”, bi mendizaleren arabera.

Astelehenean hasitako Mendi Asteak Sonia Casas izan zuen lehen gonbidatua, eta bihar Mikel Zabalzaren ‘Escaladas en el Karakorum’ pelikula eskainiko da Gaztetxean. Mendizale iruindarraren filmean Torre de Trangon eta Changui Toweren irekitako bideez gain, K2ra egindako igoera edo G2an egindako saiakeraren berri ematen da, besteak beste.

Mendi Tour, Bilboko Mendi Film Festival jaialdira aurkeztutako film onenen emanaldia izango da eguenean Arriola Antzokian. Edizio honetako azken emanaldia barikuan Iturri kultur Etxean izango da eta ekitaldian Aitor Arbuluren Kanadako bidaiari buruzko ‘Expect the unexpected’ ikus-entzunezkoa izango da ikusgai.

Zapatuan Erdella Mendizale Taldearen urteko asanblada egingo da taldearen lokalean, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados