Friso
Friso
Friso
Friso

Otxandioko herritarrek jasandako bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratuko dute bihar eta domekan

Lekuko batek egin zuen bonbardaketetan oinarritutako irudia.
Lekuko batek egin zuen bonbardaketetan oinarritutako irudia.

Otxandioko Udalak eta Memoria Historikoa lantzen ari diren herritar eta frankismoaren krimenen aurkako euskal plataforman bildutako zenbait elkartek, hainbat ekitaldi prestatu dituzte biharko eta domekarako “memoria historikoa berreskuratu eta frankismoa salatzeko” helburuarekin. Prestatutako ekitaldietan protagonismo nabarmena izango dute herriaren bonbardaketaren jasan zuten lekukoek.

Antolatutako ekitaldiak bihar hasiko dira, uztailaren 22an, 1936ko egun horretan gertatu baitzen frankisten lehen bonbardaketa; hau da, gerra zibila hasi eta lau egunetara. Orain dela 80 urte gauzatutako erasoak 60 hildako baino gehiago eragin zituen Andikona plazan, gehienak umeak eta herritar arruntak, eta historia liburuen arabera “ekintza hau Europan biztanleria zibilaren aurka egindako lehen bonbardaketa moduan ageri da”.

Prestatutako egitaraua arratsaldeko seietan egingo den Udal ordezkarien osoko bilkurarekin hasiko da eta saio horretan frankismoaren gaitzespena onartuko dute.

Arratsaldeko zortzietan “gerra zibilean esanguratsuak izan ziren zortzi lekutik zehar joango den ibilaldi gidatua hasiko da”, Urtzi Armendariz Otxandioko alkatearen esanetan. Toki horiek gerrarekin zerikusiren bat izan zuten eta horregatik “berreskuratu, txukundu eta seinaleztatu egin dira”.

Euskaraz eta erdaraz egingo den ibilbide gidatuak geldialdiak egingo ditu seinaleztatutako zortzi leku horietan. “Puntu bakoitzean lekuko bat egongo da eta berak kontatuko ditu gerra garaian bizi izandakoak edo toki hori berarentzat zergatik den esanguratsua azalduko du”, Armendarizek adierazi zuenez.

Ibilbidea amaitzen denean omenaldi ekitaldi bat egingo zaie lekukoei eta testigantza batzuk irakurriko dira.

Urduñako ordezkaria

Domekako ekitaldian, bonbardaketaren ondorioz Andikona plazan hil zirenak omenduko dira. Urtero egiten den aitorpen ekitaldi horrek kutsu berezia izango du aurten, 80. urteurrena betetzen delako. Hori dela eta, antolatzaileek 80 urtetik gorako herritar guztiak bildu nahi dituzte.

Eguerdiko 13.00etan hasiko den omenaldian herriko musika banda eta korua izango dira eta aurten Urduñako Udaleko ordezkari bat gerturatuko da, herri horretan jaio baitzen bonbardaketaren arduraduna izan zen Angel Salas Larrazabal militarra.

Salas Larrazabalek Urduñako ‘seme kutuna’ren izendapena jaso zuen 1942an eta 1968an urrezko domina eman zion jaioterriko Udalak. Hala ere, Armendarizek azpimarratu zuenez Urduñako Udalak “kendu egin dio Salas Larrazabali emandako titulua”, hain zuzen, uztailaren 11n egindako osoko bilkuran.

Antolatzaieek ezinbestekotzat jotzen dute “erakunde eta elkarte desberdinen inplikazioa”, bihar eta domekan egingo diren ekitaldiak gauzatzeko. Gainera, «injustizia guztiak argitara eman eta salatzea, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiei elkartasunean, justizian eta askatasunean oinarritutako herri bat eraikitzeko oinarriak ezarriz”, guztion elkarlanarekin soilik lortuko dela uste dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar