Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Otxandio eta Iruñea lotuko ditu udaberrian egingo den Korrikak

Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu zen 20. Korrika,
Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu zen 20. Korrika,

Durangaldean hasiko da 2017ko udaberrian ‘Batzuk’ goiburuarekin egingo den Korrika; Otxandion hain zuzen. AEK antolatutako ekimenak 20. edizioa beteko du aurten eta antolatzaileek 1980. urtean Korrika sortu zutenek egindako lana aitortzea erabaki dute, beraiek izango baitira aurtengo omenduak.

Korrikaren 20. edizioa martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak Donostiako San Telmo museoan egindako aurkezpenean ezagutzera eman zutenez.

Aurtengo edizioaren leloa ‘Batzuk’ izango da eta hitz horrekin “hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu” nahi dutela adierazi dute antolatzaileek. Azken edizioetan egin den bezala, aurten ere hitzekin jolastu dute; hain zuzen ‘Bat’ eta ‘zuk’ hitzekin, “hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira” gonbidatuz.

“Hizkuntza, kultura, mundu ‘Bat’ sendotzeko bidean, ‘Zuk’ ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz”, adierazi du Amondok.

Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da helduen espazioek ere euskaraz funtzionatzea eta Mugikaren esanetan “horretan da AEKren urteotako zeregin nagusia”. Dena den “oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez nahikoak dira”, adierazi du.

Korrikaren sortzaileak

Edizio honek Korrikaren sortzaileak omenduko ditu, 1980. urtean “ideia zoragarri bezain zoroa” izan zutenak hain zuzen. Aitzindari haiek sortutako ekimena “euskararen aldeko ekintzarik handiena eta parte-hartzaileena” bilakatu da.

Lehen Korrikak “Euskal Herria euskalduntzea zuen helburu” eta orain ere “bere horretan jarraitzen du xede horrek, bizirik, pil-pilean, euskarak oraindik ez duelako egoera normaldua bizi”. Baina, eskuz esku joaten den lekukoak ez du etenaldirik izan,  AEK-k “Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu nahi izan duelako euskararen aldarria”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados