Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Otxandiarrek izango dira protagonista herrian ospatuko den Euskaraz Bizi Egunean

Otxandiarrek izango dira protagonista herrian ospatuko den Euskaraz Bizi Egunean

Otxandioko elkarte, eragile eta herritarrak izango dute protagonismoa datorren larunbatean, apirilak 18, herriko hainbat guneetan ospatuko den Euskaraz Bizi Egunean. Euskal Herrian Euskarazek antolatutako jaiak adin guztietakoentzako interesgarriak izango diren ekitaldiak iragartzeaz gain, mugitzeko gonbitea luzatzen die bertaratzen direnei, musika izango baita eguneko osagai nagusia.

Herri mugimenduko eragile euskaltzaleak Otxandio herri euskalduna aukeratu du urteroko jaia ospatzeko, “euskararen arnasgune txikia bezain euskaldunon babesgune handia” delako eta “euskararen alde egoteaz gain, euskararen alde egiteko prest” dagoelako.

Euskaraz Bizi Egunak egitarau zabala eskainiko du, egun osoan zehar giro ederra sortzeko asmoz. Egunean zehar kale animazioak eta ikuskizun ezberdinez gain, haurrentzako tailer eta jolasak, 500 lagun ingururentzako herri-bazkaria, kantu-poteoa eta dantza saioak izango dira, besteak beste.

Bazkalostetik aurrera musika eta dantza izango dira berriz protagonista. Fredi Paia eta konpainiaren Gibelurdinek taldearen emanaldiaren ostean Urduri Dantza taldearen eta Batukotx batukadaren ikuskizunak izango dira.

Egunari  bukaera emateko, aldiz, Luhartz, Gozategi eta Governors taldeen ekitaldiak eta  DJ Elepuntoren saioak izango dira.

Egitaraua:

Mirugain mendi-taldearekin mendi-irteera 9.00ak inguruan (ondoren dutxa hartzeko aukera dago).
Soinubil kantu-poteoa.
Txistulariak.
Urdax Magunazelaia harri-jasotzailearen erakustaldia.
Euskal Border artzainek ardiekin egiten duten gisako erakustaldia, baina antzarrekin.
• Haurrentzako puzgarriak, tailerrak eta jolasak (Kimuak-ekin).
• 14.00etan: Ekitalditxoa.
• 14.30ean:Herri-bazkaria 500 lagunentzako.
Gibelurdinak taldea (bazkalostean).
Bulkano FT-ren partida.
Urduri dantza taldea.
Batukotx (batukada, kale animazioa arratsalde eta iluntzean).
• Kontzertuak: Luhartz, Gozategi, Governors.
DJ Elepunto (Gaztetxean, gauean).

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados