Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

“Oso beteta sentitzen naiz denbora gutxian gauza desberdinak probatzeko aukera izan dudalako”

Ilusioz eta zirraraz beteriko egunak bizi ditu Eneko Sagardoyk. Gaur bertan ‘Handia’ pelikula estreinatuko du Donostiako Zinemaldian eta urriaren 12an ‘Errementari’ filmaren lehen emanaldia izango du Sitgesen. Aktore durangarra bietako protagonista da. Urriaren 18an berriz, euskal literaturak eman duen lan arrakastatsuena den ‘Obabakoak’ liburuan oinarritutako antzezlana estreinatuko du Arriaga Antzokian eta azaroan ‘Heriotza bikotza’ proiektu eszenikoa jarriko du oholtza gainean.

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko den ‘Handia’ pelikularen lehen emanaldia izango da gaur bertan Antzoki Zaharrean, arratsaldeko zazpietan. Altzoko Handia eta bere anaiaren nondik norakoak islatzen dituen filma “nazioarteko prestigioa duen jaialdi baten aurkeztea eta nazioarte mailako zuzendari ospetsuekin lehiatzeko aukera izateaz oso pozik gaude”, Sagardoyk adierazi duenez.

Horrelako erronka baten aurrean egoteak ez dio beldurrik ematen durangarrari. Egoera horrek eragiten duen “presioa” aitortu arren, egindako lanaz arro dagoela eta jaialdi donostiarrak exijitzen duen mailari “eutsiko diogula” azpimarratzen du.

Aktore durangarrak 2,42 metro altuera izan zuen Migel Joakin Elizegi gizasemea gorpuzten du pelikulan eta lan hori egitea “oso interesgarria izan da niretzat. Asko ikasi dut eta liluratuta nago zuzendari hauekin” (Aitor Arregi eta Jon Garañorekin, alegia).

Nahiz eta eszena batzuetan “ezinbesteko lana egin duen” Saad Kaiche saskibaloi jokalari ohiak egiten duen Altzoko Handiaren papera, “truku batzuk erabili ditut nire gorputza handitzeko” eta pelikulako zenbait pasartetan Migel Joakin erraldoia bezala agertzeko.

‘Handia’ drama historikoak Lurreko gizaseme altuenaren historia kontatzen du. Lehen Gerra Karlistatik bueltan, Migel Joakinen anaia Martinek, jendeak horrelako pertsona ikusteagatik ordaintzeko prest egongo zela sinetsita, bi anaiak Europan zehar bidaiatuko dute, aberastasun goseak, diruak eta ospeak bultzatuta.

Deabrua

Donostiako Zinemaldiko ajea uxatu barik, Sitgeseko Nazioarteko Fantasiazko Zine Jaialdian murgilduko da Sagardoy. Kataluniako jaialdian Paul Urkijok zuzendutako ‘Errementari’ filma lehiatuko da Sail Ofizialean. Urriaren 12tik 14ra emango den pelikula horretan “deabruaren papera egiten dut”.

Izugarrikeria eta fantasia uztartzen dituen pelikula hau ere Lehenengo Gerra Karlista amaitu eta hamar urtera kokatzen da, 1833an alegia. Alfredo komisarioa gertakari bat ikertzen ari da eta aurkitutako arrastoak Patxi errementari beldurgarriarenganaino daramate.

Sagardoyk pelikula bietan gorpuzten dituen pertsonaiak, erraldoia zein deabrua, “asko jolasteko aukera eman didate, horrelako pertsonaia desberdinak eraikitzea ez delako ohikoa eta pelikula biak oso desberdinak direlako. Denbora gutxian leku desberdinak probatzeko aukera izan dut eta hori oso aberasgarria izan da”.

Calisto Bieitoren ‘Obabakoak’

Arriaga Antzokian estreinatuko duen ‘Obabakoak’ antzezlanaz berriz, “zorionekoa sentitzen naiz”; izan ere 300 aktore inguru aurkeztu ziren aldez aurreko casting-era. “Obabakoak bezalako obra bat taularatzea eta Europa mailan oso esanguratsua den Calixto Bieito bezalako zuzendari apurtzaile batekin lan egitea, ikasteko aukera paregabea izan da”.

Bieito Arriagako zuzendari artistikoa denez, “aktoreak zaintzeko perspektiba bat ere ematen dio, gure lanbidea ulertzen duelako eta badakielako zer suposatzen duen guretzat horrelako ekoizpen baten parte hartzeak. Gainera, antzerkiaren ikuspegi oso globala du”.

‘Obabakoak’ antzelanaren entsegua. (Argazkia E. Moreno Esquibel)

Horren liburu garrantzitsuan oinarritutako antzezlanean parte hartzeak eta horrelako ekoizpeneko kide izateak “presio gehigarri bat” suposatzen duela aitortzen du Sagardoyk. Atxagaren testua, hala ere, ez zitzaion gehiegi gustatu lehenengoz irakurri zuenean. “Eskola garaian irakurri nuen lehengoz”, baina egin duen bigarren irakurketak “harrapatu egin nau eta orain gogokoen dudan liburuetako bat bihurtu da”.

Arriaga Antzokiak ekoiztuko duen ‘Obabakoak’, “apustu harrigarri bat izango da estetikoki eta elementu eszenikoen aldetik” baina antzezlanaren dramaturgia “nahiko fidela izango da Atxagaren obrarekiko”.

Bilboko agertokian euskaraz estreinatu eta gero jatorrizko bertsioan eszenaratuko dute bost egunez Bartzelonako Teatro Lliuren eta horren ostean gaztelaniazko bertsioa estreinatuko dute Arriagan azaroan.

Beste antzezlan bat ere estreinatuko du azaroan Sagargoyk, antzerkia eta audiobisuala uztartzen dituen ‘Heriotza bikotza’ proiektu eszenikoa alegia. Jon Ander Alonsok zuzentzen duen ikuskizun horretan Miren Gaztañagarekin batera azalduko da agertokian. “Zerorik hasi eta denon artean egindako lan kolektiboa da. Ikuskizunean heriotza eta gero zer dagoen planteatzen dugu”.

Ikuskizuneko testua idazteko “inbestigazio lana egin dugu eta klinikoki hilda egon diren pertsonei zer sentitu duten galdetu diegu. Heriotza oso presente egon da gure beldurretan eta gizakiaren historian, baina uste dut publikoa harritu egingo dela ez delako bat ere tragikoa eta umore asko duelako”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados