Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zuri, berde eta gorria

Gogoan dut aberriaz jabetu nintzen lehen aldia. Aitak erdi ezkutuka eta inori ez esateko baldintzapean erakutsi zigun banderatxo txiki bat. Ahizpa nagusiari eta bioi esan zigun gurutze zuriak Jesukristoren heriotza eta aldi berean garbitasuna irudikatzen zuela, gurutze berdea San Andresena zela, eta gorriak herriaren alde  emandako odola esan nahi zuela. Ikurrina zen hura, Euskal Aberriaren bandera.

Ez da harritzekoa, mendeurren luzea bete duen nazio sentimendua kristautasunean ere oinarri sendoa izatea. Europako beste herrialdeetako abertzaletasunak piztu ziren garaian  ere, kristatutasuna  zen gizartearen beraren araubiderik nagusiena. XXI. Mendeko gizakiok pragmatikoagoak gara agian, edo zientzia hobeto ezagutu izanak  beste ikuspuntu bat ematen digu, eta fede eta sinesmen  kontuak ahuldu dizkizu. Agian diot bai, neure ikuspuntu pertsonaletik ari bainaiz, eta hori, jakina, ez da gizarte osoarena.

Abertzaletasuna, sentimendu subjektiboa da neurri handi batean. Nire abertzaletasuna aztertzen badut, sorburu anitza duela konturatuko naiz. Sortu, jaio eta bizi naizen herria maite dut, eta herriarenganako maitasuna bihotzean eta erraietan jaiotzen zait, buruan, begietan, ahoan sortzen zaidan modu berean, sentimenduen nahaspila zoroan, ene zentzuak sustraitzen diren toki berean. 

Euskara dut hizkuntza, euskal hiztunak senide, eta euskal herri guztiek osatzen duten lurra dut aberri. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko arauek gidatzen banaute ere, Bidasoaren bestaldeko herrietan edo Erriberako lurretan ibiltzen naizen guztietan, ezin izan diot bihotzari isilarazi. Euskara da nire etxea.

Konfiantza dut irakurleak barkatzen jakingo duela. Gaur ez dut asteko gertakariez hitz egiteko eguna. Aberria goratu nahiko nuke,  batzuen eta besteen pentsamoldeak alde batera utziz, alderdi  bakoitzaren ikuspuntu eta  jokaera ezberdinengatik, gehiegitan jartzen ditugun txarrantxak ebakiz. Euskaltasuna da gaur batzen gaituen sentipen bakarra. Egun batez sikeran, bazter ditzagun banatzen gaituztenak.

Euren burua abertzaletzat jotzen ez dutenek  argudiatu ohi dute abertzaletasuna munduko beste herrialdeak bisitatuta osatzen den gaitza dela. Gaixoa omen da  sorterria  zoratzeraino goratzea, bizitokia  munduko beste paradisuen gainetik jartzea,   nork bere hizkuntzaren doinua  bestelako musiken gainetik hobestea, familia eta herrikideak beste jendeen gainetik preziatzea, gorputza eta izate osoa elikatzen nauena  defendatu nahi izatea.

Munduaren zatitxo bat  baino ez dut ikusi, baina beste nazio batzuetara bidaiatu naizenean, eta  toki, pertsona eta hizkuntza zoragarriak ezagutu ditudan arren, are gaixoago bueltatu izan naiz beti. Dena dela, eritasun batzuei dagokienez, ez nuke sekula osatu nahi. Abertzaletasun izena ematen zaio horri. Eta, gaur dugu Aberri Eguna, gaurko estatuek jarritako mugez gain, munduan zuri, berde eta gorriz bizi garen euzkotar guztien egun handia.

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados