Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zuhaitzak vs zementua

Londresen 80.000 zuhaitz landatu dituzte abenduaren lehen asteburuan. Landaketa historikoa burutu nahi izan dute. Zuhaitzik gehienak, 75.000,  lurzoru publikoan landatu dira. Gainontzeko 5.000 zuhaitzak norbanakoen ortu edo lorategietan.

Aurretiaz izena emandako 15.000 bat boluntariok hartu du parte landaketan, herritarrak hiri berdearen eraikuntzaren partaide sentitzea izan da borondatezkoak lanera bultzatzearen helburua. Landaketaz gain, 30 bat jarduera antolatu dituzte hiri berdeago bat egin nahi duten londrestarrei gogoetarako eta ekimenerako aukera emateko.

Ingalaterrako hiriburuko udal gobernuak 12 milioi libra erabili ditu zuhaitzak eta berde guneak egokitzeko. Inbertsioa izan dela diote, zeren eta sortuko dituzten onurak handiak izango omen dira, paisai eder eta berdeaz haratago, kutsadura murrizteko era eraginkorra izango baita eta airearen kalitatea hobetzen lagunduko baitute zuhaitzok.

Londresen ere txakurrak ortozik ibiliko diren arren, eredugarria iruditzen zait ingurumena zaintzeko bide hau. Izan ere, alferrik gabiltza inon direnak eta ez direnak asmatzen hurbilen dugun natura zaintzeko kapaz ez bagara; gure lurra zaintzeko gai ez bagara.

Berri honekin ia batera Durangoko Udalak Erabaki plataformaren eskabideari muzin egiteko erabili dituen argudioak irakurri ditut. Argudio ilun eta arinak. 8 miliotik gorako biztanle kopurua duen hiriburua zuhaitzak landatzen. Gurean ostera, herritar askoren guraria entzun barik, zenbait herri agintari herriaren erdian dugun orue ederra zementuz eta etxe erraldoiz betetzeko prest.

Durangoko egoera honek Xabier Amurizaren poema bat dakarkit gogora:

                           Oker goaz aurrera
                           gure lurra hiltzera,
                           biziaren sorrera
                           ez igorri lurpera.
                          Ez ehortzi gure lurra
                          gu baikara lurra bera.
                          Oker goaz aurrera
                          gure lurra hiltzera.

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Txapas

    Topiko bat da lelo hori, zuhaitza vs zementua. Errealitate tristea beste bat da: zuhaitza vs jeltzaleentzako DIRUA.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados