Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zeregin handiko eguna

Larunbat arratsaldea zen. Bazkaldu ondoren etxeko sofan etzanda egoteko gogoa neukan baina telebista piztu eta ez zegoen nire gustoko programarik.  Salvame diario, + Gente eta  Corazón bezalako saioak telebistako kate gehienetan. Uff! Ordenagailuaren aurrera joan eta  hiru ordu igaro ondoren, alabaren lagunaren urtebetetzeaz gogoratuta, oparia erosi beharrean bere kabuz egitea esan nion. Denbora zegoenez, elkarrekin zerbait berezia egitea pentsatu genuen. Bera oso pozik. Norberaren kabuz eta imajinazioaz egindako opariak bere garrantzia du edo hori pentsatzen dut.

Denbora dagoenean egiten dira halako opariak. Sukaldeko armairutik, makarroiak hartu eta banan banan pintatu norberaren gustoko koloreekin, ondoren pultsera dotore bat egiteko. Kartoizko kaxak hartu, kolore askotako errotuladoreekin margoztu eta horrela kaxa polit bat prestatu ondoren, plastilina zati batzuk hartu eta mota desberdinetako lorak egin eta egindako kaxara sartu. Guztia borobiltzeko, lazo handi bat jarri kaxaren gainean eta kitto! Bizpahiru ordu igaro zituen, halako pultsera dotore eta kaxa eder bat egiteko. Denbora eta ilusioa erabili zituen bere lagunaren oparia egiteko. Ikusgarria, aizu!

Oparia eginda, lagunaren merendolara joateko bidea hartu zuen. Poz pozik zihoan eta han, gelako beste ikaskideak. Emozioz kontatzen zebilen eskolako lagunei eta gelako kidei nola egin zuen pultsera eta lagunak, aho zabalik, noski. Handik gutxira, neskaren ama azaldu zen eta han esandakoa, hau denbora galtzea, neska! Segidan pentsatu nuen, baina nola eman daiteke horrelako erantzuna? Beti presaka gabiltza leku batetik bestera eta guztia erosi, erosi eta erosi. Non daude eskulanak egiteko ohitura hura? Eta jartzen den ilusioa eta amorea, zer? Ez dute ezertarako balio?

Nire amamak esaten zidan, denborarekin gustoko gauzak egin behar dira edo behintzat, saiatu baina begi bistan dago, beti ez dela asmatzen. Nire laguna Jone beti okupatuta dago. Beti korrika eta presaka dabil leku batetik bestera.  Ezin da berarekin berba egin. Eta berarekin berba egitea lortzen baduzu, bere telefonoa mugikorra joten hasten da. Azpergarria! Goiz-goizetik etxetik kanpora, lanean, umeak eskolara eramaten, eta, iluntzean erosketak egin, eta ahalik eta azkarren etxera itzultzen da, biharko bazkaria prestatzeko. Gosaria, bazkaria, afaria, arropak garbitu, etxea txukundu??? eta hori gutxi bazen, arropa erosoa jarri eta korrika egitera. Nekatuta dagoela? Erritmo horrekin edozein!

Beti esaten diot gauza bera. Erritmo lasaiagoarekin bizi behar da. Gaur ezin bada egin bihar egingo da. Baietz erantzuten dit baina erritmo txikiarekin hasten bada ere, abiadura handiarekin amaitzen du. Zenbait aldiz esaten diot, Cuban biziko bazina beste erritmo osasuntsu batean biziko zinateke. Barre egiten du. Egia esan denbora ez dagoenean kexatzen gara eta dugunean ez dugu baloratzen eta ez dakigu zer egin. Nork ulertu hau?

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados