Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Zein da zure super-boterea? Euskerea da nirea

Elastiko batean ikusi neban esaldi hori eta
buruan geratu jatan betiko itsatsita. Ez ete da
super-boterea era guztietako zapalketak,
debekuak, ardurabakokeriak eta mesprezuak
sufridu dituen hizkuntza zaharra hitz egitea?
Zuk be super-botere hori dozula? Biba zu!
zenbat eta gehiago hobe.

Lortzeko prozesuan zagozala? Animo!
 Euskaldun guztiak gagoz zure ondoan.
Ez dozula oraindik eskuratu? Seguruenik ez
dozu zutabe hau irakurriko. Baina… batek
daki. Izan lei lagun edo senideren batek
irakurtzea. Gurako zeunke zuk be super-
botereduna izan? Ba, ez da horren
gatxa…aurtengo korrikaren lema gogoan…
egin zaitez EUSKAHALDUN!!

Barikua eta 13, zorte txarreko eguna. Ez
ete zan “martes y trece ni te cases ni te
embarques”? Bardin da, zoria ona zein
txarra edozein momentutan agertu ahal
dalako. Dana dala, gaurkoa zein egun dan
esan deust lanerako bidean Korrikaren
pegatina eskaini deusten neskak.

Hasi da 19. Korrika eta burura etorri jat
orain dala mila milioi urte (pleistozenoan edo)
koadrilan goizaldeko ordu txikietan urten
ginala Korrika Zornotzatik pasatzean
agurtzeko. Txanpon batzuk eskaini deutsadaz
trukean,  euskaldun bakotxak bere
ahalegina egin ezik nire diru eskas horreekaz
gauza gitxi egin daitekeala jakinik.

Bardin gertatzen da hizkuntzagaz.
Euskaldun guzti-guztien ahalegina behar dogu
euskereak aurrera egin dagian. Barriro esan
beharko dogu babesteagaz eta alde egoteagaz
gauza gitxi lortuko doguzala, hizkuntza batek
hiztun aktiboak behar dituala. Behar
beharrezko dogu militantzia eredugarria. Guk
euskaraz, zuk zergatik ez kantagaz esaten
genduan mezua. Gogoratzen? Eta, Bai
Euskarari? Oskorriren Euskal Herrian euskaraz?
Eta… euskara ez da galduko ez dakitenek
ikasten ez dutelako, baizik eta dakitenek hitz
egiten ez dutelako esaldia?.

Eta, euskaldun dinot, ez euskaldun barri,
zahar, garbizale, alternatibo, trakets, landu…
edo antzekorik erabili barik. Euskaraz hitz
egiten badozu, euskalduna zara, bardin da lau,
hamalau, berrogeta lau edo berrehun eta
berrogeta lau berba ezagutzen badozuz.
Dakizuzanak erabiltzen dozuzala? Ba hori!
Pentsatu dozu nora helduko zaran egunean bat
gehiago ikasten eta erabiltzen badozu?
Badogu?

Aldarrikapen apal hau egin gura izan dot
gaur Durangonek eskaintzen deusten txoko
honetan, euskarak euskaldun eta euskahaldun
egingo gaituela argi eta ozen esateko. Nire
berba honeekaz ezertan lagundu ahal badot…

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Elene

    Zure berbekin asko egiten duzu Karmele. Eskerrik asko.

    Deja una Respuesta
  2. Elene

    Zure berbekin asko egiten duzu Karmele. Eskerrik asko.

    Deja una Respuesta
  3. Zornotzar

    Aurrera zure super.botere horrekin Karmele, ez utzi aparkatuta, beharko dogu dogu-eta.

    Deja una Respuesta
  4. Zornotzar

    Aurrera zure super.botere horrekin Karmele, ez utzi aparkatuta, beharko dogu dogu-eta.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados