Zalantza sasoia Ibaiganen

Athletic eta Bielsa dira Bizkaiko edozein bazterretan entzungai ditugun topikoak. Izan ere, zurigorrien denboraldi ia bikainaren ondoren, badirudi tentsioz jositako uneak datozela, zeinetan staff teknikoa eta zuzendaritzaren arteko aldeak kontrajartzen diren. Modu horretan, zuzenean edo zeharka, zaletuak ere zatitu egin dira auzi hori irizterako sasoian, eta airean da prestatzailearen jarraipena lehen taldearen agindutan.

Iragan hilabetean, Marcelo Bielsak Athleticekiko konpromisoa beste urtebetez luzatu zuen, egindako lanari amaierako zertzelada bat eman nahiaz eta zale zurigorriei txapelketa bat eskaintzeko grinaz. Itxura batez, bere gainexijentziak eragin du joan den astean hedatu den gatazka.

Lezamako kirol instalakuntzak obretan zeuden Bielsa Argentinara oporretan joan orduko. Entrenatzaile latinoamerikarra zur zebilen obra horiek aurredenboraldian ez ote zuten oztopatuko talde nagusiaren jarduera. Uztailaren 2an itzuli ziren jokalari zurigorriak lanera, eta hara non, Lezamak itxura berbera zuen Marcelo Bielsarentzat: berrikuntzak ez zeuden inondik ere bukatuta, entrenatzailearen txarrerako. Eztanda egin zuen argentinarrak. Horren lekuko uztailaren 5ean eskainitako prentsaurrekoa.

Klubaren aldetik, auzi honetan nagusitasuna zeinek zeukan definitze aldera, zuzendaritza irmo agertu zen prestatzailearen adierazpenen aurka. Josu Urrutia buru den organigrama horretan, erantzun bat prestatu zuen prentsa arduradunak edo Urrutia beraren jefeak edo batek daki nork. Kontua da, Bielsa klubaren langile sinple gisa kokatzen zuen izkribu hark. Paradoxikoa suertatu zitzaidan, Athleticen interesak defendatzen dituen behargin baten hitzak baliogabetzea zuen xede klub zurigorriak, besterik ez.

Josu Urrutiaren gabeziak agerian utzi ditu gatazka honek, beraz. Ibilbide osoan zehar dena laua ikusi du, baina iritsi zaio estualdi garaia. Nagusitasun grin horrek eta hartutako erabakiek lehen taldearen kontra egiten dute, eta ez dut zalantza izpirik, neurri horien ondorioz kirol mailan ere eragina negatiboa izango dela, Bielsaren jarraipena zein dimisioa amaieratzat edukiaz.

Entrenatzaile argentinarrak dimisioa aurkeztea, ???ero??? bat izan omen arren, ulertuko nuke. Alegia, bere kontra dagoen zuzendaritzapean lan egitea ez litzateke egoerarik oparoena ezta gutxiagorik ere. Bestalde, zuzendaritza erratu egin da, eta ohartu dira oker dabiltzala. Orain, okerra zuzendu nahirik, Bielsaren jarraipena bermatu nahi izango dute edozein medio erabiliaz. Presta zaitezte zaletuok, sasoi beltzak datozkigu aurten, eta denboraldia hasi ere ezta egin.

Durangon Whatsapp

Peio Barrenetxea kazetaritza ikaslea da

Artículos: 11
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar