Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Zaharragoa egin naiz???

Bada garaia, zutabe honi, zeukan bizitasun
apurra berriro itzultzeko. Diskretua izan da
erritmoa eta diskretua izango da, ziurrenik,
hemendik aurrerakoa. Egia esan, ez da ideia
falta izan; jario arazoa??? ba beharbada.

Berez, saiakeraren bat ere egon da gairen
baten bueltan teklei eragiteko, baina ez dizuet
gezurrik esango, idatzitakoak neu ere ez
ninduen gogobetetzen. Aukeratutako gaia zela,
tesi nagusia zela, berbak edo moldeak
zirela??? batek daki. Kontua da buruak
(eta bihotzak) eman duen produkzioa ez dela
ordenagailuaren pantaila honetara heldu.
Denbora faltak ere ez du lagundu, ez, ze
esango dizuet zuei ba.

Eta bitarte honetan zaharragoa egin naiz,
kotxea izorratu zait, tontorrak igo ditut; tarte
honetan ezkondu ere egin gara; lehengusinak
munduari bira eman dio, gure lobatxoa handitu
da, ama gaixotu eta sendatu ere egin zaigu.
Eta nola daiteke, denborak ekarri duen hori
guztia ikusita ere, aspaldiko lagun minak nola
noan galdetzen didanean, ???nobedade
handirik gabe??? erantzuten diodala.

Guztia azaltzeko zailtasunak, beharbada.
Edo dena titular batean, minutu gutxi
batzuetan laburbiltzeko ezintasuna. Nork daki?
Izan daiteke eta ziurrenik hala izango da,
melodia hori buruan biraka izan dudala, baina
jotzeko akorderik topatu ez izana. Finean,
artikuluak idazteko hitz zehatzak ihes egin
didate tarte honetan.

Bada garaia, beraz, zutabe honen erritmoa
berreskuratzeko. Munduak ere eman dituelako
zenbait bira, eta biraka egon den bitartean,
hitzik topatu ez dudan bitartean, hamaika
gauza gertatu direlako???

Gainera, bitarte honetan neure munduaren
ingurumariek hobera egin badute ere,
gehiengoarenak okerreragoko bidea egin du.
Aberatsak aberatsago, pobreak pobreago;
emakumeak prekarizatuago; hegoaldeko
herriak gaixoago; langabetu gehiago, gose
gehiago, esperantza gutxiago.

Harritzen nau, ordea, borrokan jarraitzeko
grinak, jende askorengan, bere horretan
jarraitzen duela. Errespetua zor diet egunero
borrokarako altxatzen direnei. Bada, neure
aletxoa jartzen jarraituko dut, nola ez, zutabe
honen bitartez, gizarte berdinago, justuago eta
etikoagoa aldarrikatzeko.

Zaharragoa egin naiz, eta klase borrokak
jarraitzen du, azken zutabea idatzi nuenean
baino biziago.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Mari

    Pozten nau zure itzulerak Julen, plazerra izaten baita zure zutabeak irakurtzea.

    Deja una Respuesta
  2. Mari

    Pozten nau zure itzulerak Julen, plazerra izaten baita zure zutabeak irakurtzea.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados