Vettelen erakustaldia

Sebastian Vettel (Red Bull) gasolina gabe amaitzeak hankaz gora jarri zuen Formula 1eko mundiala sailkapen saioan. Letra larriak erabili behar dira alemaniarraren lana goraipatzeko. Irteera lerroan azken irtetetik podiumean amaitzeraino. Fernando Alonsoren bigarren postua eta Kimi Raikkonen gidari finlandiarraren garaipena txalotzekoak.

Lur arabiarrean nagusitu zen gizon hotza. Hiru urte zeramatzan azken garaipena eskuratu zuenetik. Modalitate honetan bigarren aldiz sartu deneko lehendabiziko Sari Nagusia. Ametsa egi bihurtu zuen 2007ko munduko txapeldunak. Atzoko protagonismoaren zati bat bereganatu zuen. Ayrton Sennaren garaitik ez baitzuen lortzen Lotus eskuderiak Sari Nagusirik.

Ezin meriturik kendu, ordea, Red Bull taldeko pilotuari. Gutxinaka postuak aurreratzen joan zen, eta bederatzigarren itzulirako 12. postuari eutsi zion. Ricciardoren (Toro Rosso) maniobra oker batek segundo batzuk galarazi bazizkion ere, Vettelek ‘hegan’ egin zuen. eta Massak ekidin beharko zuen alemaniarraren berreskuratze ahalegina, baina brasildarrak hiru urte daramatza egoera zailetan asmatu gabe, horren lekuko izan zen atzoko bolante-kolpea. 37. itzulian laugarren zen eta Button aurreratzea lortu zuen bukaerarako hiru itzuliren faltan.

Fernando Alonsok hasi eta laugarren postuari hortz eta hatzaparrez heldu zion lehen itzulia amaitu orduko. Hamiltonen abandonatzeak eta Maldonadori aurreratzeak ahalbidetu zuten asturiarraren bigarren sailkatzea, eta saria lehiatu zion Raikkoneni azken txanpan. Sailkapen orokorrean 10 puntu gutxiago ditu  Vettel baino, espero ez nukeen errenta.

7 kanporatze lasterketan eta Safety Car-aren azaltzeak Vetteli gauzak erraztu bazizkion ere, bere erakustaldiak gauzak bere onera ekarri ditu. Lurrak irents nazala Alemaniara zuzentzen ez bada F1eko Mundialaren garaikurra. Inoiz baino marka hobeak ari da eskuratzen Red Bulleko gidaria. Nahiz eta Alonso pilotu onaren ospea izan eta askorentzat monoplaza bizkor batez gozatu ez, 10 puntuko tartea berreskuraezina deritzot mundiala amaitzeko bi sari nagusi geratzen diren honetan. Ikuskizuna eta zirrara ez dira faltako, ordea. Ezta gutxiagorik ere.

Durangon Whatsapp

Peio Barrenetxea kazetaritza ikaslea da

Artículos: 11
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar