Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Urrezko gartzela

Herrialde batzuetan zein ederra den justizia! New Yorken, esaterako. Epaile emakume zuzenak eta  polizi gizon hotzak jipoitzen ikusten diren irudietatik urruntzen den irudia ikusteko aukera izan dugu. Dominique Strauss Kahn politikari eta ekonomilari frantziarra auzitegian eserita, komunikabideetako kamerara begira. Botere handiko gizonezkoa epaitua izango da, sexu erasoak egotzita.

Beren diruagatik, botereagatik edozer egiteko eskubidea dutela uste dute betidanik baina kasu gutxitan, egia esan gutxi izaten dira, iragarpenak ez dira betetzen. Sexu erasoak egotzita gutxienez egun batzuk egongo da preso Nazioarteko Diru Funtseko burua. Atxilotu egin zuten bortxaketa saio bat leporatuta eta epaileak uko egin zion aske uzteari.

Gau bat gartzelan igarota nahikoa zela pentsatuko zuen. Nazioarteko Diru Funtseko burua Strauss Kahn jauna milioi bat dolarreko bermea ordainduta, expetxetik atera da. Horrez gain, etxeko atxiloaldian egon beharko du, sexu erasoa eta bortxaketa saiakeragatik dagozkion delituak leporatu dizkiolako New Yorkeko Fiskaltzak.

Sexu erasoa eta bortxaketa saiakera egon direla ezeztatu beharko du. Ene, jainkoa! Munduko pertsonarik boteretsuena izanda…

Justizia amerikarrak berdin epaitzen dituela erakusten du edo behintzat, erakutsi du kasu honetan, munduko erakunde ekonomiko boteretsuenaren zuzendariaren kontra delituak egon daitezkeelaren susmoak daude. Susmoa baino gehiago dela esango nuke.

Hain boteretsua izanda libre utziko zutela pentsatuko zuen zuzendariaren defentsak. Ez dakit baina… mundu honetan dolarrak ordainduta dena da posible. Gau bat giltzapean igaro behar izan du. Hori bai, presondegian daudenetik  urrun. Badaezpada! 

Nazioarteko Diru Funtseko buruari gertatu zaiona telebistako kateetan ikusten diren kulebroietako justizia hori bera da. Bada horrelako erasorik hemen ere.  Sexu ukituak egin izana egotzita gertatzen diren atxiloketak. Anonimoak direla pentsaerazten digute baina ez, izen abizenak dituzte.

Strauss Kahn jaunak jakin beharko luke, sexu eraso baten emaitzak zein larriak izaten diren. Bere zigorra bete beharko du baina ziur nago, urrezko presondegi batean egingo dela. Gero esango dute, legearen aurrean denok berdinak garela. Hau da kontraesana.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados