Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Tristura

Tristura sentitu dut Durangoko Kontserbatorio eta Musika Eskolaren ondoko Aurora Abasolo parketik pasatzean. Tristura eta pena handia bertan dagoen plakaren egoera ikustean. Auroraren aurpegia eta berari buruzko informazioa, zikinduta, hondatuta daude.

2017ko ekainean jarri zuen Durangoko Udalak Auroraren omenezko plaka. Zoritxarrez, ez du luzaro txukun iraun. Antza denez, emakumeen izenak kalean ikustea mingarria gertatzen zaie zenbaitzuri. Egia esan, gure herrian oraindik ez dago emakumeen izen askorik eta dauden apurrak ezabatzea onartezina iruditzen zait.

Nork egin dezake horrelakorik? Zerk bultzatuta egiten dira ezabaketa horiek? Arrazoi bereziren bat izan ote du norbaitek horrela jokatzeko? ala, emakumeenganako gorrotoak eragindako jarrera ote da? Ezabatu duenak ba ote daki nor izan zen Aurora?

Nik uste, errespetua eta miresmena merezi duela Durangon sortutako aitzindariak,  Aurora Abasolo opera abeslari handiak. Wikipedian irakur daitekeenez, umea zela joan zen Aurora Argentinara eta bertan egin zituen piano eta kantu ikasketak. Abeslari debuta berriz, Italian 1915ean. Ondorengo urteetan, Grezian,  Lisboan eta Sevillan abestu zuen.

1920an Parisera joan zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat baliatuz, errepertorioa eta ikasketak hedatzeko asmoz. Laster heldu zitzaizkion kontratu berriak; Buenos Airestik zein Milandik. Parisen ere 20 kontzertutik gora eman zituen.

Atzerrian ez eze, Euskal Herrian ere abestu zuen Aurorak. Bilboko Coliseo Albian, Trueba antzokian edota Donostiako Victoria Eugenian. Ezin aipatu barik utzi Durangoko Tabira antzokian 1918ko eskainitako emanaldia.

Aholtzatik erretiratu ostean berriz, kantu irakasle jardun zuen. Musika munduan etorkizuna zuten gazteei bultzada emateko asmoz hainbat kontzertu antolatzen hartu zuen parte. 1945ean Bilboko Arriaga antzokian ongintzazko kontzertuan Armendáriz, Ramos Sagarzazu, Olaizola eta Bengoa bere ikasleek abestu zuten. 1948an beste kontzertu bat antolatu zuen bere ikasle berriak aurkezteko; Adelaida Lekuona, Augusta Saalmann, Ofelia Larrinaga edota Begoña Idoiaga izan ziren bertan.

Ibilbide oparoa zalantza barik Aurorarena. Erreferente paregabea hurrengo belaunaldietako musikari, musikazale zein herritarrontzat. Eskertzekoa litzateke hondatuta dagoen plaka albait arinen konpontzea Aurorak merezi duen tokia izan dezan.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Carol

    Ergel asko dago munduan, gero eta gehiago

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados