Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

SOS deia

“Euskara ikasten ari diren 60 lagunetik gora bikote bila

Berri hau irakurri eta harritu egin daiteke edonor, baina egia da, antza. Sare sozialetan jarri du SOS hori http://mintzanet.net/ erabiltzale izan nahi duen eta laguntzaile bila dabilen batek.

Hariari tiraka hasi eta beste hau ere aurkitu dut sarean “Euskaldun gehiagok Mintzanet-en parte hartuko balute, urtebeteren buruan milaka euskaldun berrik lotsa kendu eta euskaraz bizitzeko soltura izango lukete”. Dylan izeneko gazte ingeles euskaldun berriak idatzi du. Mintzanet bidelaria eta bidelaguna da Dylan https://www.youtube.com/watch?v=6YL28NRmnTw

Mintzanet proiektuari buruzko beste hainbat aipamen ageri dira baina niri, neure esperientziatik abiatuta, bi hauek egin zaizkit deigarrienak eta aipagarrienak.

  1. Dylanekin bat nator. Mintzanet euskara ikasten ari direnentzako makulu paregabea iruditzen zait. Lotsa kentzeko aproposa. Naturaltasuna lortzeko egokia.
  2. Euskara ikasten ari direnak bikote bila edo bikotearen zain egotea ostera, praktikatu ezinda, kezkatzekoa benetan.

Euskaldunok borondate handia dugun fama itzela daukagu eta horrela agertzen dugu sarri askotan. Mobilizazioak antolatzeko gaitasunean gutxik hartzen digu aurrea. J.L.Lizundiak esaten duen bezala, prozesioetara joaten zaletasun itzela dugu. Eguneko konpromisoa ostera, zailagoa suertatzen zaigulakoan nago.

Ez nadin pesimista jarri, ordea. Oraintsu Jon Sarasuari entzun nion gure hizkuntzak minbizia pairatzen duela. Tratamendua  behar duela. Mintzanet botika ona izan daitekeelakoan nago gaixotasunari aurre egiteko.

Egia esan, erabiltzailea naizen aldetik, esan dezaket Mintzanet tresna edo baliabide itzela iruditzen zaidala hizkuntza praktikatzeko.

  • Euskara erraztasunez hitz egiten dugunontzat astean ordu erdiko trukean: jende berria ezagutu, lagunak egin, bitarteko berrietan trebatu.
  • Euskara ikasten ari direnentzako berriz, aukera ona, doako zerbitzu paregabea.

Euskarari putz egiteko era asko daude, horietako bat http://mintzanet.net/ duzu. Sartu orrian, jaso informazioa eta eman izena. Bota flotagailua SOS deia luzatzen ari direnei.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados