Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Sociedad Artístico Cultural Zerukoa

“Zornotzarra naz eta harro nago” esan eban berak eta danok `neu be baaaaaai´ erantzun geuntson; gehienek algaraka  eta beste hainbatek geure golkorako, Joseba Fernandezek SACZen izenean herriko jaiei hasierea emoteko pregoia bota ebanean.

Joan egin jaku Karmen kaletik gora eta behera irribarre bategaz ikusten genduan herrikidea, joan egin jaku isilik, zaratarik egin barik, gaixotasunari atzea emon izan baleutso bezala… eta hotzikara sentidu dogu hainbatek bere aurpegia paper batean ikusi dogunean.

Joan jaku azken urteotako zornotzartasunik garbienaren eredua, barkatu egingo deustazue hainbat esan barik itziko dodazalako, baina Joseba zan (edo da, beste plano batean)  herrikide zaharrenek gogoratuko dabezan Sema eta Enrike Renteria lakoak, herrigintza kulturaren bidez egiten ebenetakoa, adiskidetasuna irribarre kolpez sortarazoten ebanetakoa. Ez eban SACZ berak sortu baina Sociedad Artístico Cultural Zornotzak antolatzen ebazan saltsa guztietan egoten zan, bardin Enrike Renteria Margoketa Lehiaketan, bardin Zintzilik-eko margoak etxerik etxe banatu behar ziranean eta abuztuan batu behar ziranean, Koralak antolatzen ebazan kontzertuetan,txokoko asuntuetan… Eta, bide batez, aseguruak saltzen, bere familia zaintzen.

Ez dago herrian Joseba ezagutuko ez ebanik, gazte zein zahar, kalezale zein etxezale, esango neuke lurrazpiko zornotzarrek be ezagutuko ebela, gure herriko espaloi eta kaleak ondo ibiliak ebazalako, ibilian eroaten eban alaitasunagatik.

Joan jaku Zornotzatik, baina adi egon daitezala lehenago zeruratu daitezanak,espabilau daitezala San Pedro eta inguruko guztiak. Dagoen lekuan be, Josebak  goi-beheak joko ditu  taldetxoren bat  antolatzeko. Ni behintzat, uztaila aldean, zerura begira egongo naz ea  margoren bat zintzilik ikusten dodan eta haizearen txistuarekin doinu  gozoren bat heltzen  jatan.  Zaindu gagizuz Joseba, zagozan lekutik zaindu eizuz zorrontzarrak!

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Santi

    Komentario ederra eta esanguratsua. Joseba maitatua izan da Zornotzan, jende ezbardiña bereganatu eban bere gizatasunez eta alaitasunez. Goian Bego

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados