Skyen nagusitasuna

Ezeren gainetik nabarmendu beharreko kontua 2012ko Frantziako Tourrak kutsu anglosaxoiarra duela da. Adiera honen atzean, txirrindularitzaren itzulirik eta garrantzitsuenaren norabidea bideratu duten zenbait aurrekari daude. Team Skyen gailentasuna dugu leitmotiv gisa.

2008ko Pekingo Joko Olinpikoetan txirrindulari britainiarrak laugarren sailkatu ziren bukaerako domina zerrendan, eta belodromoan zenbait marka hautsi zituzten. Egun Skyen zuzendari den Dave Brailsford izan zen duela lau urteko talde ingelesaren arrakastaren eragile eta erantzule. Garai hartatik hasita, Britainia Handiko atletak txirrindularitzaren dinamika aldatzera zetozen, teknologia eta perfekzioa bat egiten zutelarik. Enpresen kudeatzaile den Brailsforden eskuliburuan, bada oinarrizko printzipio bat: atleta da proiektuaren erdigunea.

Laborategiko bizikletak, ekipamenduaren diseinua errendimendu handiko zentro batean egin izana, erailketetan aditua den psikiatra baten kontratazioa (goibelenei garaipen gosea transmititzeko, eta erasokorrenei lasaitasuna aitortzeko), 2011n Wigginsen negutegiko entrenamenduak Espainiako itzuliko tenperatura jasangaitzetara egokitu ahal izateko??? Eraberritzailea oso, baina emaitza emankorrik gabea 2008ko Pekingo belodromoko arrakasta salbuetsita.

Bada bestalde, aurten gauzatu duten berrikuntza bat Sky taldean. Taldeko laguntzaile batek, goizaldean altxatu eta egun horretan egin behar duten lasterketa kotxez egiten du, ibilbideko azken hiru kilometroak kamera batez filmatzeko. Kontzentrazio hotelera bueltatu, eta grabatutakoa Cavendish, Hagen, Rogers eta abarrei erakusten die lasterketa amaierako bidea ikuskatzeko. Bien bitartean, Skyko beste arduradun batzuek, txirrindularien koltxoiak hartu eta hurrengo ostatura eramaten dituzte.

Halakoa da Tourreko liderraren taldea. Beren nagusiagoa barnetik eta kanpotik azaleratzen dute. Edo hobeto esanda, xehetasun txikien zaintzak ageriko emaitzak ahalbidetzen dituzte, horra hor Wiggins eta Froomen lidergoa sailkapen orokorrean. Dopinaren mehatxupean dagoen kirolaren abangoardian kokatu dira britainiarrak, eta ziur asko itzuli frantziarraren jabe egingo direla.

Durangon Whatsapp

Peio Barrenetxea kazetaritza ikaslea da

Artículos: 11
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar