Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sexo gratis

Letra beltz handi eta larriz SEXO GRATIS irakurri dut bazkide naizen elkarte bateko eskaparatean. Harrituta geratu naiz. Txarto irakurri ote dut? Sexo hitzak nik ez dakidan esanahiren bat ote dauka? Hiztegian begiratu beharko ote dut? Googleen?

Bigarren honetan sartu eta Sexo gratis eskatuta honakoak irten zaizkit: Videos de sexo gratis. Videos porno gratis X. Videos Gratis 100%… Itzezlezko aukera agertu zait begien aurrean.

Ez dakit kartel egileak/ek horrelako bideoak ikusita hartu duten ideia ala honelako arazoren bat izango duten: “El año pasado la Organización Mundial de la Salud declaró por primera vez que la adicción al sexo era un trastorno mental”

Jakin badakit edozein iragarkitan letra txikia ere irakurri behar dela. Hori dio behintzat ohiturak, baina lehen begi kolpean ikusten dena igarotzen da gure begi ninitik burura. Ala ez? Kartel horretako letra txikiak ez dira ia ikusten. Bigarren mailan geratzen dira adinean aurrera goazenontzat behintzat.

Harridura gainetik kendu ezinda nenbilela, bazkide batekin komentatu dut eta zera esan dit “es que tú no tienes humor” “la persona que ha puesto el cartel, ya sabes, … es muy ocurrente”. Egia esan ez dakit “ocurrente” izatea zer den, baina mendi talde bateko loteria saltzeko horrelako erreklamoa jarri behar bada, txarto dabil mundua, nik uste.

Hizkuntzari erreparatuz gero berriz, gure Alpinoak betiko lepotik burua. Kartela gaztelania hutsean. Bitartean, bazkideok isilik. Zerbait esanez gero, badakigu erantzuna zein izaten den.

Halan zein holan, hedabide honek ematen didan aukera aprobetxatuz, esan nahi dut, kartela ez zaidala  bat ere egokia iruditzen hainbeste bazkide dituen elkarte baten loteria salmenta iragartzeko. Gogoratu behar da gainera, bazkide asko umeak direla, eta ezin dugu ahaztu, hainbat bazkide  euskaldunak garela.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (9 votos, media: 2,33 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

10 Comentarios

  1. Artea

    Kaixo Marisa. El sexo es lo mejor que tenemos gratis bien sea en solitario(unas buenas pajas) o con tu pareja, seas hombre o mujer. Mezclas churras con merinas. Por cierto hay buenas pelis porno, prueba con alguna y verás. Ánimo neska.

    Deja una Respuesta
  2. Oskar

    Vosotras, FEMINISTAS, haya donde hay un hombre, solo veis MACHISMO.
    Nosotros, los que no comulgamos con el MACHISMO, últimamente solo vemos FEMINISTAS por todas partes.
    En mi opinión, los dos son extremos, y yo no comulgo con ninguno.
    MACHISTA=FEMINISTA

    Deja una Respuesta
    1. erik

      Machismo (generalizado en todoa la sociedad)= Hembrismo (practicamente inexistente)

      EL FEMINISMO ES LA IGUALDA ENTRE TOD@S

      P.D. Humorea erabiltzea Alpinok gabon lotoa saltzeko ez dut uste gaizki dagoenik, tamalgarria dena da euskara bastertzea. Animo Alpino!

      Aldaketa geldi ezina da,

      Deja una Respuesta
  3. Oskar

    Leku guztietan, matxismoa ikustea, hori gaixoa da.
    Joan zaitezte medikuarengana, oso larria bait da, nahiz eta konponbiderik ez eduki.

    Deja una Respuesta
    1. Ez zaitezte irrigarriak izan

      A) Sea cual sea tu COMIDA los gastos navideños te pueden salir GRATIS comprando lotería del Alpino.
      B) Sea cual sea tu BEBIDA los gastos navideños te pueden salir GRATIS comprando lotería del Alpino.

      Mezu hauek balio dute. Sexua bekatua da eta debekatuta dago. ?
      (Asociación Feminista Apostólica)

      Deja una Respuesta
    2. Mertxe

      Barkatu Oskar, matxismoa leku guztietan eta buru guztietan sartuta dago. Normala da edonon ikustea gizarte patriarkal batean.

      Deja una Respuesta
      1. Evaristo

        Mesedez ez nahaztu sexua matxismoarekin. Zuretzat beti da matxismoa sexua ikusten duzun bakoitzetan. Sexua da gizonezkoa eta emakumezkoa ere. Gizonak eta emakumeak sexuan pentsatzen dute egunero zuek izan ezik eta hobe sexua praktikatzea egunero zure bikoterekin bazkaltzen eta arnasten duzun moduan.

        Deja una Respuesta
  4. iMendi

    Arrazoi osoa duzu. Hori aurretik.
    Baina, auskalo gizona naizelako, egi bat esan behar dut ere. Mea culpa.
    Egi hori hau da: neraman urte batzuk euskazko artikola bat oso osorik irakurri gabe. Horrekin esan nahi dut ez dakidala morboengatik edo “sexo gratis” gatik, kasua da nire atenzioa erakarri didala.
    Es naiz jarriko horregatik ondo zegoela esaten. Bakarrik, egia aitortu behar nadut, eta antropologikoki besteriz ez bada, nire erreakzioa nahi dizut aireratu.
    Edo, holakoak gara aizkenean.

    Deja una Respuesta
  5. Evaristo

    Queridas ——:
    El sexo en las personas es como el aire y como el comer y el beber. Necesarios e indispensables.
    Estáis en contra de la prostitución que es sexo de pago. ¿Qué problema hay aparte de que el cartel no esté también en euskera?
    ——–.

    Deja una Respuesta
  6. Mertxe

    Oso ekarpen ona, Marisa. Erreklamo hori ez da orijinala, beste nonbaiten ikusi dut. Matxismo hutsa da eta onartezina. Eskerrik asko salaketarengatik.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados