Sarriren aholkua

Gure Jose Angelek, Sarri idazle handiak, oraintsu, aholku bat eman digu munduko euskaldunoi edo munduan euskara ikasten ari direnei.  Honela dio: “Ohera zaitez liburu on batekin edo, behintzat, liburu on bat irakurri duen batekin”.

Betiko moduan, Sarriren berbak arretaz irakurri eta jaramon egitea bezalakorik ez dagoela pentsatu dut. Izan ere, gure inguruko gertaerek sarri eragozten digute loa eta behintzat liburu on batek gaubela arintzen lagun diezakeguke, edota liburu on bat irakurtzen ari den ohikidea lagun ezin hobea gerta dakiguke gaubeletarako.

Nik, Sarriri jaramon egin eta liburu on bat aukeratu dut oherako. Beno, oherako zein sofarako, hori bai, arreta apur bat eskatzen du, ez baita edozelango liburua. Izenburutik hasita liburu berezia da. Historia eta fikzioa ondo baino hobeto uztartzen dituen liburua. Gure eskualdeko lagun ezagun batena. Gomendatzen dizuet. “Neska bat leku inposiblean”. Egilea: Xabier Amuriza.

Zorionez berriz, liburu on bat irakurtzen ari den batekin oheratzen naiz. Liburu hau ere eskualdeko idazle batek idatzia. “Azeri-dantza” du izenburua. Egilea: Mila Salterain. Milak Inkisizioak jazarri eta erre zituen Durangoko ustezko heretikoen ibilera eta urratsen atzetik kontakizun zirraragarria atondu du. Idazle durangarrak ere fikzioa eta historia trebetasunez lotu ditu. Oheratzeko moduko liburua hau ere.

Eskerrik asko Sarri. Aholku bikaina. Dena den, lerro hauek idaztean otu zait, agian, liburu on bat idatzi duen batekin oheratzea ere ez legokeela txarto. Ez dakit. Probatu duenari galdetu behar.

http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/habanan-joseba-sarrionandiarekin-ohera-zaitez-liburu-on-batekin-aurrez-aurreko-elkarrizketa

 

Durangon Whatsapp
Marisa Barrena

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 132
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close