Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mugikorra, noiz eta zertarako?

Sare sozialak gazteen bizitzan erabat txertatuta daude. Izan ere, gazteek ez dute mundua ulertzen Internetik eta sare sozialik gabe. Are gehiago, ia ezin dute harremanik izan baliabide hori gabe. Haurrak direnean telefono bat ematen zaie eta orduantxe hasten da ‘Second Life’ deitzen den bizitza birtuala.

Eurei mundu zabala irekitzen zaie sarearen bidez, guri gertatu zitzaigun bezala Internet hedatu zenean. Hau da, harremanak egiteaz gain, denetarik aurkitzen dute sarean: irudiak, bideoak, berriak, musika eta beste zenbait gauza. Halaber, jokuak, agenda, argazki eta bideo kamara aurki ditzakete telefonoan, jostailu denda erraldoia balitz bezala.

Internet oso asmakizun garrantzitsua da, baina arriskuak ere badauzka ume eta gazteentzat. Alde onen artean, harremanak egiteko aukera ematen die,  ligatzeko, jendea ezagutzeko… Gainera, edozein gaiaren gainean informazio zabala lortzen dute, eta ikasteko baliabideak ere bai. Alde txarren artean, familiako bizitza zaildu egiten du eta edozein pertsona euren bizitzan sartzea eta eragin txarra egitea ere askoz errazagoa da. Gainera, gazteek ‘ziberbullying’ eta ‘zibererakosoak’ jasan ditzakete, edo telefonoaren menpe bizi daitezke. Mugikorren bidez ematen diren erasoetan neskak dira gehien jasaten dituztenak.

Nere buruari galdetzen diot gurasoek zergatik ematen duten amore hain azkar teknologia berrien erabileran. Hamaika, hamabi urteko ume batek ez du horrelakorik behar. Baliteke telefonoa beharrezkoa izatea kasu batzuetan. Baina egoera horretarako nahikoa litzateke telefono huts bat edukitzea eta ez jabetzan.

Gurasoa izatea ez da inoiz erraza izan baina bizi garen garaian konplikatuago dirudi. Guraso biek etxetik kanpo lan egin behar izateak fakturak ordaintzeko ez dio heziketari mesederik egiten. Bai amek eta bai aitek, baina batez ere amak direnak, deskantsatzeko beharra dute eta askotan, hala telebista, nola edozein pantailadun tresna erabiltzen dute umeak entretenitzeko, tamalez.

Hedabideak eta sare sozialak boteretsuen zerbitzura daude. Hedatzen dituzten mezuak ez dira neutralak. Heziketa familian lantzen da lehenengo urteetan, eta aurrerago gizartean eta eskolan, baina komunikabideek gugan duten eragina bizitza osora luzatzen da. Hortaz, gai honetan ume eta gazteekin balizko kaltea kontuan hartu beharko litzateke onuren gainetik.

Nire web orria ikusteko hemen klikatu

Mertxe Arratibel es periodista en andra.eus

Artículos: 98
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Mertxe

    Espero dut hemendik aurrera euskeraz gehiago idaztea. Mila esker Marisa!

    Deja una Respuesta
  2. Marisa

    Beti bezain interesgarria zure zutabea Mertxe. Gainera, oraingoan euskaraz. Zorionak

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados