Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sanfaustoetako txosnen harira (II)

Txosnen kontra egon, kontra zaudela esan gabe. Horixe izan zen joan zen astean jorratu nuen ideia. Bada, Durangon badago jarrera hori duenik eta, argi esan gabe, txosnen aurka dagoenik. Badago ere, zuzenean ala zeharka, Sanfaustoetako txosnen jarduna oztopatzen duenik. Jarrera horren itzalean beldurra egon daiteke, herritarren parte-hartze zuzenari eta autokudeaketari mesfidantza, alegia.

Parte-hartzean eta autokudeaketan oinarritzen da Euskal Herriko txosna elkarteek darabilten lan antolaketa. Garai baten, baserri-auzo eta herrietan egiten zen auzolanarekin alderatu daiteke. Auzoaren edo herriaren beharrizanak antzeman, lehentasunak ezarri eta herritarrek beharrizan horiek arintzeko lan egiten zuten asteburu edo jai egunetan. Euskal Herritik harago, beste herri askotan ere erabili izan den sistema da. Lankidetzan, herriak herriarentzako lan egin, ezer kobratu gabe. Udaletxeak ditugunetik, auzolan hori udaletxearekin elkarlanean ala udaletxea alde batera utzita egin daiteke. Udaletxe batek egin ezin duena (arrazoiak arrazoi) egitea ere badagoelako auzolanaren oinarrian.

Uste dut txosnen existentzia beharrizan baten oinarritzen dela ere, eta bere funtzioaren ardatzean kokatzen direla lankidetza eta autokudeaketa. Horixe da, hain zuzen ere, gaur egungo botere politikoari beldurra eragiten diona: herritarrek egiten duten lankidetza horren kontrola galtzea. Botere politikoari arrotzak egiten zaizkio herri mugimenduak, herria eta instituzioak urrunduz joan direlako. Eta horrek politikagintzaren krisia areagotu egin du. Horren ondorioz, ez da harritzekoa udaletxe eta botere instituzionalek herri-ekimen parte-hartzaile eta autokudeatutako askori dioten mesfidantza. Herritarrengana gerturatu ordez, urrundu egiten dira. Eta urruntasunak mesfidantza dakar. 

Hau ez da inor kritikatzeko egiten dudan hausnarketa. Badakit zaila dela iritziak aldatzea. Baina herrigintza maite duenak garbi ikusiko du: txosna gune biziak aberastasuna ekartzen dio herri moduan herri bati. Txosnetan zalaparta, mozkorra eta txiza askatzeko lekua soilik ikusten duenak zail izango du harago begiratzeko gogoa; baina baditu iritzia aldatzeko arrazoiak. Botere publikoak herriarengana hurbildu gura baditugu, autokudeaketari eta parte-hartzeari ateak irekitzea eta bidea erraztea izan daiteke hurrengo urratsa.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados