Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

San Antonion

Askok egiten dio San Antoniori 
egun batian juan eta
bestian etorri

Horrela hasten da aspaldiko kanta famatua. Ikusten duzuenez gipuzkeraz dago eta probintzianoak, alegia, gipuzkoarrak egiten zuten.

Gaur goizeon, hain zuzen, kotxe batek gelditu nau, dirudienez, Durangoko kaleetan Urkiolarako bidea galduta eta galdetu dit nondik joaten den San Antoniora. Bere hizkeratik igarri diot kipuxa zela.

Argitu diot bidea eta joan da Gasteizko errepidean zehar. Gaur egungo aurrerapenekin, ez dute bi egunetan egin beharrik.

Ez da galdu ohitura Gipuzkoan, ez eta Bizkaiko zenbait eskualdeetan, batez ere Durangaldean eta Arratian. Eskualde honetako herriek datorren zapatuan etortzen dira artzipeztazgoko parrokia guztietakoak batera. Gure eskualde honetan ia erdi galduta dago, salbu Mañaria, Izurtza eta Abadiñok. Honek izten du abuztuaren azkenengo zapatuan errogatiba eginaz. Arabarrek ere hartzen dute Urkiolarako bidea, bereziki, Aramaioko bederatzi elizateek, Oleta barne, denak egun berean.

Bakoitzaren fedea alde batera itxita, beti egon da Urkiolarako jokabidea. Eta ez bakarrik fededunak eta mendigoizaleak.

Urkiolako paisaiak liluratuta Rudolf de Rijk hizkuntzalari ospetsuak ere bere errautsak hemen botatzea zen bere azken asmoetariko bat. Holandarra zen eta bere herrialde zelaitsutik ekarri zituen Pello Salaburu euskaltzainkideak eta Hirukurutzetan barraiatu genituen. Eta ez zen fededuna Rudolf.

Beste egun baten zehaztuko ditugu xehetasun gehiago. “Reseña histórica del multisecular Santuario de los Santos Antonios, de Urquiola”, Benito Bizkarra abadiñararen eta hango erretore izandakoaren liburuaz baliatuko gara.

Beste batzuk Euskaltzaindiarekin lotuko nauzue. 1966tik euskaltzain urgazle, 1969tik idazkariorde eta kudeatzaile, eta 2003tik euskaltzain oso

Artículos: 12
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados