Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Saltsa eta basatza guztien gainetik, gora Karmengo jaiak!

Esan ohi dute garai txarretan
ikusten dela benetako laguna zein
den, gauzak oker dabiltzanean
inguruari begiratu eta begiratu
arren inor gutxi ikusten dugulako.
Bakarren bat  akaso,
despistatuta dabilelako edo
maitasunak eta adiskidetasunak
aldentzen uzten ez diolako. Denok
dakigu horiek atzamar bakarreko
eskuekin zenbatu
daitezkeela. 

Garai txarrak -eta oraingoak
zaku horretan sartzekoak lirateke-
ere badira aurpegiak diren moduan
ikusteko, egun batetik bestera
famatu egin den diputatuari
gertatu izan zaion moduan.
Espainia gobernatzen duen
alderdia eragiten dabilen astakeri,
sarraski, lohikeri eta
zentzugabekeria guztiekin nahikoa
izango ez bailitzan, ahoa zabaldu
zuen lehengoan, herritar xumeen
duintasuna kakatzetan sartzeko.

Izorratu aditza erabiltzen dugu
guk euskaraz, baina berak Gaztela
erresumako hizkuntzaz esan
(omen) zuen “que se
jodan” argi eta ozen.
Praktika gozagarria adierazteko
  erabiltzen den hitz
kolokiala eta arrunta erabili
(omen) zuen berak, gozamena eta
plazerra opatzeko baino, miseria
eta hondoratzea desiratzeko; nori
eta, une honetan etsita bizi
direnei.

Sumendiak egin du eztanda,
eta erantzunak lurrak botatako
laba baino goriagoak izan dira.
Ezin gutxiago espero. Ezin gutxiago
izan. Kaletar arrunt baten
ezpainetan hitz zatarra bada, zer
izango ote da herriaren ordezkari
baten ahoan? Azkena!

Inoiz baino beharrezko dugu
zintzotasuna, eta ez harrapatuko
ote gaituzten beldurrez edo
gezurra hanka motza delako.
Ezinbesteko dugu garbitasuna,
lehenago esan dudan emakume
horrena moduko jarrerek barrutik
ustelduko gaituztelako. Eta gizarte
osoa usteltzeko biderik zuzenena
da, bakoitzak bere burua zikintzen
uztea.

Baina, ez nahastu, ez bainaiz
 “santu” izateaz ari. Ez dut
halakotan sinesten, adar eta
buztan gorridun horretan sinesten
ez dudan neurri berean.
Garbitasunaz ari naiz, gauzak
hotzean eta alderdi praktikotik
begiratuta; konbentzituta bainago
nahaspila-basatza honetatik
irteteko bidea denon artean egin
behar dugula, baina erru, kezka,
arazo  eta ardura guztiak
herritar koitaduen motxilan jarri
gabe. Motxila hori, txikia edo
handia, denon artean banatu
beharko genuke, bakoitzak duen
ahalmenaren arabera; eta ez, egin
nahi duten moduan, lepo estuena
duenari karga handiena jarrita.

Inoiz baino beharrezko ditugu
agintari garbiak, herriaren
benetako zerbitzariak. Eta ezer
hartzekotan, herritarrok
 gorenera eraman ditugun
horiei kontrola egiteko dugun
ardura geureganatu beharko dugu;
eta, berriro ere, gutako bakoitzari
dagokigun ardura zatia inoren
lepoan jarri gabe. Bestela
egitekotan,betiko huts egitean
eroriko ginateke.

Barkatuko didazue
hainbesteko pontifikazioa. Ez zen
nire hasierako asmoa, baina ezer
gutxi geratu zait sabelean, azken
egunotako albisteek eragin didaten
goragalearen ostean.

Beno, bada zer edo zer
gehiago, dena ezin baita sumina
izan. Gaur ,arratsaldeko zortzietan,
zorrontzarrok hitzordua dugu
Udaletxeko plazan, urteroko
hamabostaldi zoro- gozoari hasiera
emateko. Agian ez dugu txar
guztiak ahaztuko, agian ez ditugu
mamu guztiak uxatuko, baina
negu gogorraren ostean  jai
apur bat badugu denok
beharrezko.Gora Zornotza, gora
Karmengo jaiak!

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados