Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Retretes

Akordatzen naiz, umea nintzela, nire unibertsoko tren geltoki guztietan, hau da, jaioterritik Bilborainokoetan, komunak zeudela. “Retretes” errotulua zeukaten. Etxola txikiak ziren. Batzuetan ez ziren garbi egoten, baina behintzat barruko larrialdietatik libratzeko aukera ematen zuten.

Geltokian ez eze, treneko kotxe guztietan zegoen zelan halako komuna. Hori bai, komun hotzak ziren, zuzenean trenbidera joaten ziren gure txis eta eginkariak. Nahiz eta ipurdia hotzitu, umetan eta gaztetxotan erabilgarriak bezain barregarriak iruditzen zitzaizkigun komun aireztatu haiek.

Egia esan, aspaldiko kontuak dira horiek. Gaur egun ez da retrete berba erabili ere egiten. Zaharkitua dago. Gure haurtzarokoak baino geltoki dotoreagoak ditugu. Tren hobeak, azkarragoak, baina beti ez da erraza izaten trenean komuna aurkitzea. Treneko kotxe guztiek ez dute komunik eta zenbait geltokitan ez dago “retrete”rik. Esate baterako, Durangoko tren geltoki erraldoiak, nik dakidala, ez dauka komunik.

Jakin badakit, ez dagoena zuritzen ahalegintzen direla zenbaitzuk. Adibidez, gure herriko alkateordeak  2018ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran, tren geltokiko komunei buruz honakoak esan zituen  “las instalaciones tienen baño, lo que pasa es que están cerrados porque fueron destrozados por actos vandálicos y hay que pedir la llave”, “si hay baños”, “están a 20 metros exactamente de donde se expenden los billetes, bien señalizados, toda pertsona usuaria puede acceder a ellos”.

Antza,  alkateordeari ahaztu egin zitzaion esatea komun horiek denda orduetan zeudela erabilgarri. Eta gainontzeko orduetan? Denda itxita dagoen ordu guztietan? Kasurako, Erregen-egunean, agure bat hurbildu zitzaidan geltokian komuna non zegoen galdetzera. Esan nion Durangoko geltokiko komunari buruz dakidana, entzundakoa eta neuk ikusitakoa.

– Ostidxe. Orain itxita dagozela? Ez dala denda ordua? – Erantzun zidan berak.

Inpotentziak eragindako negar anpuluak ikusi nituen gizonaren begietan, prakak berriz goitik behera bustita.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (5 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

4 Comentarios

  1. gizonezkoa

    Herri handinahi atzeratu honetan bizitzea tokatu zaigula pentsatzen dut horrelakoetan. Destinu petrala gurea

    Deja una Respuesta
  2. pesimista

    Herri handinahi atzeratu honetan bizitzea tokatu zaigula pentsatzen dut horrelakoetan. Destinu petrala gurea

    Deja una Respuesta
  3. juan

    Ni be larri aurkitu nintzen zapatuan. Bilboko Alde Zaharreko geltokian ez nuen retreterik ez komunik aurkitu, inguruko taberna batera joan behar izan nuen. Lehen, Atxuriko aspaldiko geltokiko komunetatik pasatzen ginen, behin baino gehiagotan, trenera sartu aurretik. Orain ostera, geltoki berri eta modernoak baina komunik ez. Aurrera ala atzera goaz? Gero eta pertsona zahar gehiago gaude, eta komun gutxiago. Norantz doa gizarte hau?

    Deja una Respuesta
  4. Carmen

    Gizon gizajoa. Ea alkateordea konturatzen den eta irtenbideren bat bilatzeko ahalegina egiten den.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados