Quien no conoce a su pueblo…

Quien no conoce su historia, está condenado a repetirla. Esta frase, y sus variantes, están atribuidas a diversos filósofos y políticos. Desde Confucio a Napoleón. No se sabe su autoría exacta, pero esto no le quita ni un ápice de verdad. Y aunque parezca una cita pomposa, con pequeños cambios, su validez en el día a día es continua en Durango. Aquí algunos ejemplos:

  • La semana pasada el Ararteko pidió que se mejorara la estación soterrada de Durango (en este caso demandando unos baños). Cuando arquitectos, técnicas y gerentes que no utilizan el transporte público diseñan estaciones de tren, pasa que es muy fácil hacer estas chapuzas. Si no conoces la realidad, es probable que plantees algo sin sentido.
  • La parada de bus de Magdalena es otro ejemplo. Siendo cabeza de comarca y pudiendo coger en ella tantos buses (Bilbao, Gasteiz, Donostia,…), no es muy normal que tengamos una parada que se parece demasiado a una pequeña marquesina de carretera.
  • Algo similar ocurre con el servicio de pediatría que se pide en el pueblo y es negado por el Equipo de Gobierno y Osakidetza. Se demanda que se mejore el servicio de pediatría, para ahorrar viajes de urgencia innecesarios hasta Cruces. Como en los casos anteriores, supongo que el consejero Darpón y los miembros de su gabinete no conocerán este problema porque, o tendrán más facilidades en Osakidetza o acceso sin problemas a la sanidad privada.
  • Por último, el hecho de que quieran construir 5 torres y 554 viviendas en mitad de Durango, en el único espacio libre que tenemos en el centro, también demuestra que quien diseñó este plan no conoce mucho Durango. No conoce que Durango se encuentra por debajo del mínimo de espacios verdes que recomienda la Organización Mundial de la Salud. Que no lo sepa el Gobierno Vasco, es grave, pero podría llegar a entender. Que sean el PNV y PSE de Durango quienes apoyen este despropósito, me parece mucho más preocupante.

Cuando la gente que nos gobierna empieza a no conocer a su pueblo, ni sabe de sus problemas, algo no va bien. Cuando los que tienen la capacidad de decidir qué se hace y qué no sienten que en nada se parecen a su pueblo, algo debe cambiar. Y hay otras formas de hacerlo, maneras cercanas, de dialogo y escucha con la gente. Esas formas que las gentes de Durango merecen.

Bere herria ezagutzen ez duenak…

Bere historia ezagutzen ez duenak, errepikatzera behartuta dago. Esaldi hau, eta bere aldaerak, hainbat politikari eta filosofori egozten zaizkie. Konfuziotik Napoleoneraino. Ez dakigu bere sortzaile zehatza, baina horrek ez dio arrazoirik kentzen. Eta hotsandiko hitz bat dirudien arren, aldaketa txikiekin, egunerokotasunean dakusagu maiz herrian. Hemen adibide batzuk:

  • Iragan astean Arartekoak eskatu zion ETSri Durangoko lurpeko estazioa hobetzeko (oraingo honetan, komun batzuk jartzea). Garraio publikoa erabiltzen ez duten arkitekto, tekniko eta gerenteek diseinatzen dituztenean tren estazioak, horrelako gauzak gertatzen dira. Errealitatea ezagutu ezean, zentzugabekeriak egitea erraza da.
  • Madalenako autobus estazio da beste etsenplu bat. Eskualde burua izanik eta bertan horrenbeste autobus egonda (Bilbo, Gasteiz, Donostia,…), ez da oso normala edozein bide bazterreko markesina baten antza izatea.
  • Durangon horrenbeste eskatzen den eta Gobernu Taldeak eta Osakidetzak ukatzen duen Pediatria zerbitzuarekin berdina gertatzen da. Zerbitzua hobetzea eskatzen da, Gurutzetara egiten diren urgentziazko bidaiekin bukatzeko. Aurreko kasuetan lez, suposatzen dut Darpon sailburuak eta bere gabineteko kideek ez dutela arazo hau nozituko, Osakidetzan erraztasunak izango dituztelako, edota osasun pribatura sarrera izango dutelako. Auskalo!
  • Azkenik, Durangoren erdigunean dagoen espazio libre bakarrean 5 dorre eta 554 etxebizitza egiteko duten nahiak, erakusten du ere Durango ezer gutxi ezagutzen dutela hau babesten dutenek. Ez dakite herriko espazio berde kopurua Munduko Osasun Erakundeak gomendatutako gutxienekora ere iristen ez dela. Eta beno, Eusko Jaurlaritzak ez jakitea, larria izan arren, ulertu nezake akaso. Baina Durangoko PNV eta PSE izatea zentzugabekeria honen alde azaltzen direnak, benetan arduratzeko gauza da.

Gobernatzen gaituztenak herria ez ezagutzen hasten direnean, eta bere arazoak zein diren ez dakitenean, zerbait ez doa ongi. Zer egingo den eta zer ez erabakitzeko ahalmena dutenek herritarren antzik ez dutela sentitzen dutenean, zerbait aldatu behar da. Eta badaude gauzak egiteko beste moduak, gertukoak, elkarrizketa eta entzute aktibo bidezkoak. Durangoko herritarrek merezi dituzten formak.

Durangon Whatsapp

Aritz Bravo Durangoko zinegotzia da (EH Bildu)

Artículos: 24
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar