Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Profezia

Lurra ez da hitz hutsala. Izena da, izenlagun eta izenondo ere bai. Kutsu emozional eta sinboliko nabarmena du, alegia.  Azken finean, antzineko istorioek diotenez, jainkoak emakumea eta gizona lurraren hautsetatik sortu zituen.  Geroago, bere herri hautatuari lur aberatza, emankorra eman zion bertan zoriontsu bizitzeko gizaldi eta gizaldietan.

Gaur egun, lur oparoek ia ez daukate baliorik, ezta balio sinbolikorik ere. Konpara dezagun ortuak lantzeko eremuen salneurria, etxebizitzak eraikitzeko edo hidrokarburoz, mineralez eta teknologia berriak sortzeko elementu urriez beteta dauden eremuen prezioarekin. Oraintsu gutiziatu eta espoliatzen ditugunak azken horiek dira. Milaka gizakien bizitza, milaka familiaren ongizatea da horren ordaina, atzo Iraken eta gaur Sirian.

Aitortu behar dut gizagaixo horien zoritxarrari esker teknologian eta berrietan egunean nagoela. Smart TBn azken berrikuntza teknologikoen eskutik guda eta hondamendien erreporatajeak ikusten ditut. Hain ohituta nago horrelako irudietara ezen batzuetan pelikula baten agerraldiak direla pentsatzen dudan.

Europak Turkian eraikitako hesien kontra, Siriatik datozen errefuxiatuen etsipen aurpegiak mugikorrean zein tabletean ikus ditzaket. Segur aski gaineko egunen batean irudi horiek World Press kazetaritza saria irabazi dutela kontatuko didate.

Konputagailuan Ozeano Barean Frantzia halako hiru den plastikozko uhartearen irudiak ikusi ditut. Irlak 3D inprimagailu batekin sortua ematen du.

Eraiki dugun, gaizki deitutako, zibilizazio hau lurra, ibaiak, itsasoak eta izaki bizidunen bizitzak txikitzen ari da. Bizitza eta bizitza irauteko behar diren baldintzak, lurraren bioaniztasuna, suntsitzen ari gara etengabe produzitzeko. Bitartean, Marte ortu erraldoia bihurtzeko asmoa daukagu, lurtarren elikaduraren betebeharrak asetzeko.

Eskerrak oraindik lurra gurtzen duten herri primitiboak dauzkagula, ama lurra  zaintzearen garrantziaz ohartarazten gaituztenak. Horietako baten profeziak, Estatu Batuetako Cree indiarren profeziak, zera dio: “Azken zuhaitza mozten denean, azken erreka kutsatzen denean, azken arraina arrantzatzen denean, orduan eta bakarrik orduan konturatuko da gizon zuria dirua ez dela jateko”.

Profeziak, agian zaharra delako edo, ez zuen aurreikusi dirua bera ere ezin izango genukeela jan. Izan ere, bankuko langileak aurrezki-libretak kenduko dituztela esan zidan orain dela gutxi. Akabo diruak organikotik duen guztia, metalikoan ere gero eta gutxiago ordaintzen dugu.

Dirua azkenean ordenagailuaren pantailan zenbaki batzuk baino ez dira izango.  Zentzugabeko errealitate birtualean bizi garela beste seinale bat.

‘Hitzez eta ahotsez’ ekitaldian irakurria

Mertxe Arratibel es periodista en andra.eus

Artículos: 98
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados