Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Olvido ahaztezina

Ikasturte hasiera honetako lehen zutaberako gai bila ibili naiz azken egunotan, eta lanerako edo kirolerako beroketa aldia behar den moduan, lorez lore  bezala ibili naiz gaiz gai, jorratzeko egokiena bilatzeko gogoarekin. Zin dagizuet, itxaropen, indar eta gogo onez hasi nahi nuela, eta gai positiboren bat aurkitu nahi nuela, baina eskarmentuak ondo irakatsi dit ez dagoela asmo onak okertzea bezain gauza errazagorik.

Joan gaitezen harira. Alaska abeslari eta performerrari zer gertatu ote zaion galdezka aurkitu nintzen ostegunean, mundu zabalean dauden gizarte sare horietako batean, Olvido izeneko ezdakitnongo zinegotzi sozialistaren bideo pertsonala amaraunean zabaldu zelako, eta bere dimisio- eskariaren aurrean, estatu osoko hainbat alderdi politikotako ordezkariek -emakumezkoak batez ere- elkartasun mezua eta dimisiorik ez eskatzeko erregua egiten ziotelako albistea ezagutu nuenean.

Pertsonala omen da bideoa, eta bere aukerako lagunari -berdin dio nori- zuzendua omen. Kontua da hirugarren batek  jaso duela eta  bere bizitzaren gorabeherekin nahiko albiste ez duelako edo,  mundu osoko herriko plazan zabaldu duela.

Erantzunak zabaldu dira gero, su hartutako bolbora bailitzan, eta aurreko asteko protagonista nagusi izan dugun aita hiltzaileak entzun behar izan ez dituenak dedikatu dizkiote emakume gazteari bere herrian.

Bitxia izan da kasu berean, protagonista, ikusle eta herrikide-epaileen erantzunen eboluzioa. Okerrik handiena berak egin izan balu bezala, lotsak bultzatuta agian, dimisioa eskatu zuen lehen momentuan. Atzerako pausua egitea eskatu diote gero, neurri handiago edo txikiagoan, pertsona guztiok lotsagarri geratzeko arriskutan egon gaitezkeelako. Ondotxo dakite hori politikariek, eta haiek izan dira elkartasun mezuak adierazi dizkioten lehenak.

Albo batean utz dezagun bideoaren edukia, eta momentuz behintzat, albo batean utzi nahiko nuke informazio eta komunikazio tresna horiek zentzuz erabiltzen ikasi ez dugula, eta zinegotzi horrek bere karguak suposatzen duena ondo barneratu gabe duela. Hurrengo baterako utzi nahi nituzke horiek denak???

Gaurko honetarako nahiago izan dut askatasun pertsonalaren eta sasi etikaren gaia ekarri. Lehenengo eta behin aitortuko dizuet nik ez dudala bideo hori ikusi. Inoiz klase horietakoren bat ikusteko ganarik sartzen bazait, nahiago izango ditut bere borondate askez egin dituztenek eginak. Askotarikoak daude sare nagusian.

Pekaturik ez dago norberak bere borondatez eta askatasunez eginiko ezertan, hirugarren bati kalterik egiten ez badio behintzat. Okerra, kasu honetan, hirugarren batena da, bideoa zabaltzeko egin duen klik bakoitzean. Baina bitxia da kasu hau, pekatu hori etengabe handitzen ari delako, irudi horiek ikusten eta lagun artean zabaltzen ari direnenen aldetik.

Gure iragan ez hain urrunean bizi genuen zentsuragatik edo, informazio gizarte honetan murgilduta gaudelarik, goi goian jarri dugu informazio askatasuna deritzoguna, eta ez dugu sekula onartzen gure ???informazio??? goseari inolako mugarik jartzerik. Hartzeko erraz jarrita dagoen edozer hartzen dugu, eta ikusgai dagoen edozer ikusten dugu, gauza edo kasu honetan irudi horiek plaza publikora nola iritsi diren pentsatu gabe, ikuste hutsak  suposatzen duena hausnartu gabe. 

Ondokoari kritikatzen dizkiogu, gure buruari barkatzen dizkiogunak , eta iritzi bat osatzeko informazioa behar dugula esaten dugu gure burua zuritzeko gogoz. Oraingoan ere, berdin dio kritikak edo elkartasunak, gure burua morboaren amildegira erortzen utzi badugu. Ezer gutxirako balioko du pertsona baten askatasuna edo duintasuna defendatzea, begiak edo belarriak  ixteko borondaterik izan ez badugu. Gure duintasun propioa da agian lehen instantzian defendatu beharrekoa…

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados