Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Olentzero maitea

Loteria egunean idazten deutsut aurton, Bilbon Santo Tomas ospatzeko aukeratu dan abenduaren 22 honetan. oraindik, urtero bezala, osasunagaz konformatzeko ordua heldu ez jatan arren, hona hemen nire aurtengo eskaria:

Eguzki bero eta argia eskatu gura deutsut etxeko hormak hotzegi dabezan guztientzat. Lorentzo borobila izan daitela, mesedez. adeitsua, laguntzailea eta babeslea danontzat. Bereziki, bizitzaren zartako gogorrak jaso dabezanentzat.

Adorea gurako neuke, bidebakokeria mota guztiakaz apurtu gura dabenentzat . Ikusmen zorrotza eta ona beharko dogu   inguruko zikinak garbitzeko ardurea dabenentzat.

Borondate ona eta zakukada bete asmo on  eskatu behar deutsut agintarientzat. Garbitasun kamiokada bat. Dana behar dogu-eta.Herritar xumeontzat nahi dodaz osasuna, zoriona, bakea eta lana. Mesedez Olentzero, ez eizuz horreek bidean galdu.

Niretzat, poltsakada pazientzia ekarten badeustazu, ez  deutsot muzin egingo. Pozarren hartuko dot.

Zoriona opa deutsut, irakurle hori. Gabon gau zoragarria eta Eguberri ezin hobea!

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Karmele

    Bai Mari, parekidetasuna be eskatu behar deutsegu Olentzerori, errege magoei eta urte barriari be bai. Dana beharko dogu, parekidetasuna etxean eta kalean, lanean, jolasean, eskolan eta inguru guztietan. Konturatuko ete gara parekidetasuna danon onerako dala? Urte barri on on ona izan daizuezala danok!

    Deja una Respuesta
  2. Karmele

  3. Mari

    Eskerrik asko Karmele. Saiatuko gara Gabonetan disfrutatzen eta Urte Barria ondo hasten. Ea Olentzarok zure eskariak kontuan hartzen dituen. Nik parekidetasuna be eskatu dautsat, ez dakit arlo horren kudeaketaz arduratzen da baina saiatzeagatik ez da ezer galtzen, ez dozu uste?

    Deja una Respuesta
  4. Mari

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Olentzero maitea

Hemen nauzu, Olentzero lagun
hori, gora begira eta aurten nahiko
nituzkeen jostailuetan
pentsatzen.Aurten ez naiz lar
okerra izan, oso oso ona izan ez
banaiz ere. “Terminomedioan” ibili
naizela esango nuke, aurreko
urteetan antzera. Ondo baino
hobeto ezagutzen nauzu…

Adorea
eskatu nahi dizut 2013 urterako,
baina ez niretzat bakarrik. Aurreko
urtekoa kaxa ederra zen, baina
aurten sakukada bat edo bi
beharko nituzke. Inguruan ditut
batzuk adore faltan dabiltzanak.

Gurdikada bete zori-
on
behar dut. Baina
kontuz! Betaurrekoak ondo jantzi
eta ez iezadazu mesedez zori-
txarra ekarri. Inoiz,presaka ibili
zarelako edo, bigarren hori
 izan dut eta  soberan
dakizu zuk  hori inguruan
zabaltzen denean eragiten duen
sarraskia.

Osasuna
parra-parra, mesedez, Olentzero.
Etxean ondo hornituta gaude-eta
 benetan eskertzen dizut
hori- baina ondokoren bat dago
apur bat makal, eta berari eman
nahi nioke.  Bost edo sei
sakukada bai, mesedez. 

Alaitasuna
ez ezazu ahaztu. Iazko potea
 egun “zoro” batean apurtu
egin zitzaidan eta harrezkero
agortzeko beldurrez ibili naiz.
Aurtengoa, hobeto zaintzea
agintzen dizut. Saiatu
bai,behintzat.

Uste dut esandako horiekin
moldatuko naizela, baina
hondakinen bat soberan geratzen
bazaizu, beti eskertuko dizut
 behar ez denean isiltzeko
argitasuna,
esan beharrekoak barruan ez
gordetzeko irmotasuna,sutu baino
lehen ehunera zenbatzeko
gaitasuna eta datorrena datorrela
gogotsu
bizitzeko indarra.

Etxeko gizonak esan egin dit
bere ikastolan “pertsonaia
mitologikoa”  zarelako
zurrumurrua zabaldu dela eta
berak  mitologia gustuko
duen arren, halako ipuinetan
sinesteari utzi diola, ume kontuak
atzean utzi dituelako. 

Nola esan,ordea, nik aurpegiko
begiekin baino, barrukoekin ikusi
zaitudala? Bihotzez eskatzen
dizudana beti ekartzen didazula?
 Nola sinestarazi sinesteari
uko egin dionari?

Handia dela dio, konbentzitzen
zaila.

Besterik ez , lagun maite hori,
gau ona opatzea baino ez zait
geratzen. Ibil zaitez kontuz, asto
gainean jartzen duzun eta zuk
zeuk lepo gainean daramazun
zamarekin. Herri honek dakarzun
guzti hori behar du aurten, inoiz
baino gehiago.

Zure bihotzeko laguna,
karmele

PD: Goraintziak eta besarkada
handia Mari Domingiri eta
basoetako lagun guztioi. 