Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Odol zipriztinek

Amaia Egañaren heriotza ezagutu denetik, geure onetik atarata gabiltza. Bere buruaz beste egin zuenetik, gauzak zeharo aldatu egin dira. Sumindu egin gara. Oraingoan, herritarrak kalera irten dira, hipoteka ordaindu ezinik dauden herriarren arazoak denon arazoa dela ohartarazi gara, kalean gero eta zabalagoa da kaleratzeei aurre egitearen aldeko oihua, bankuei hiltzaile direla esaten hasi dira, bulegoetako hormetan pintadak egiten. Hankaz gora jarri zaigu mundua: epaileak  eta agintariak protestan, polizia desobedientziara deitzen eta bankuak, desjabetzeak bertan behera utziko dituztela iragartzen. Zein jatorrak diren, ezta?

Astebetean nola aldatu diren gauzak! Poliziaren sindikatuak esan du, babestu egingo dituela etxe kaleratzeak egiteari uko egiten dioten ertzainak. ???Sentiberatasun handiagoz???, aritzeko eta ???pasetibitate handiagoz??? aritzea esan diete sindikatuko arduradunek. Orain dela gutxi telebistako kateetan kolpeka ikusi ditugun horiek dira. Etxe kaleratzeak geratzeko neurriak hartzeko edota justizia eta gizateria arrazoiengatik egiteko eskatu diete.

Hipoteka Legea berehala aldatzeko beharra berretsi dute beste behin epaileek. Proposamen zehatza egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Jose Manuel Fernandezek: kaleratuak diren familiei etxe bat uztea dohainik. ???Lehentasuna etxebizitza eskubidea bermatzeak izan behar du???. Horrelako iritziak aste honetan zehar entzun dira. Bankuek eta kutxek ere hitz egin dute, muturreko egoeran daudenei ez dietela etxerik kenduko. Jendea etxetik botatzeari utziko diotela jakinerazi dute, betiere muturreko beharrean baldin badaude pertsona horiek.

Aste honetan baita Espainiako gobernuak dekretu bat onartu du eta dekretu honek hiru talde lituzke berezi gogoan, adinekoak, gaixoak eta familia ugariak, eta finantza erakundeekin hipoteken baldintzak berriro negoziatzeko bideak zehaztuko litezke. Kasu honetan, erabateko akordiorik ez da izan.

Baina guztia ikusirik, galdera asko bururatzen zaizkit. Nor ez dute botako? Xehetasun gutxi:??? Gaixo larriak, mendekotasuna dutenak, adinekoak edo umeak dituztenak izan litezke???. Beste galdera bat: hipoteka pagatu ezin dutenei etxea kentzeko hasita dauden prozedurekin zer gertatuko da? Azalpenik ez da ezagutzen kasu honetan ere.

Zenbat aldatu diren gauzak eta diot, orain arte ez ikusiarena egiten ibili gara? Itsututa egon gara? Ez, ez gara enteratu gaur arte, zer ginen itsuak ala gorrak? Gaur arte ez diegu entzun ez dagoela eskubiderik, gizartearen kontra doala, legeak herritarrak babesteko direla eta ez alderantziz.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados