Nik be eroan izan dot semea lanera

… eta sekula ez dot kritikarik jaso. Edo, gitxienez, inork ez deust ezer aurpegiratu edo gaitzetsi.

Beno, inoiz begirada okerren bat jaso badot, ez deutsat garrantzirik emon eta momentuak planteatzen eustan egoereari egin izan deutsat aurre. Ahal izan dodan moduan. Dana dala, ez nau gehiegi harritu Diputaduen Kongresuan ume batek eragin dauan zalaparta eta kritika jasa, baina ezin naz kritikakaz ados egon.

Demagogia eta itxurakeria egotzi deutsie gehienek Podemos taldeko diputaduari, Kongresuan egin behar zan ekitaldi handira urte betea egin ez dauan umea eroan daualako. Titia hartzen ei dau eta umeak inguruan dogunok ondo dakigu txikiei sarri emon behar jakela jaten.

Irakurri eta entzun egin dot umea haurtzaindegian egon beharko ebala edo, ahal izan ezkero, laguntzaile bategaz ixteko aukerea egoala, hori ez zala ume bat egoteko leku egokia, kongresuan haurtzaindegia egon badagoala eta  hobe leukela bere kargua danontzako haurtzaindegiak aldarrikatuko baleuz. Baten batek aitaz galdetu dau, aldarrikatzen dogun bardintasuna ezerezean geratu dala azpimarratuaz. Orain arte ez gara konturatu familia mota ezbardinak dagozala? Familia batzuetan ez dago aitarik eta familia gara…

Aitortu behar deutsut niri ez deustela irudiak minik egin, ez nau iraindu eta ez dot txarto ikusi. Baina, klaro, nik ez deutsat irudiari bigarren irakurketa egin gura izan. Ikusi dodan bakarra izan da politikagintzan sartu dan ama barri batek aukerea baliatu dauala amatasuna ikusgarri egiteko. Emoten dau gizarte honetan umeak ekartea ondo dagoala baina,badaezpadan, hobe dozu zure amatasuna esparru pribadurako ixten badozu, familia eta lana buztartzeko ahalegina egin beharrean eredu patriarkalagaz segidu eta umeak etxean, haurtzaindegian edo auzokoaren etxean ixten badozuz. Hobeto ei dago lanera joan behar badozu txikiari biberoia emotea… Bale, aukera bat da, baina zergatik izan behar dau derrigorrez bete beharrekoa? Niri ez deust minik emoten ama batek umeari titia emoten ikusteak, ez lanean, ez kalean, ez autobusean… Ugaztunak gara eta zorionekoa da bere umeari titia emon ahal deutsan ama.

Neuk be eroan dot umea lanera, asko eta asko egin dozuen moduan. Horregaitik aldarrikatu gurako neuke bestelako gizarterako urratsa emongo bagendu. Zergaitik ez? Ez ete litzateke gizarte bigunagoa izango? Nire ustetan familia eta lana buztartzeak esparru horreek modu batean edo bestean lotzea esan gura dau, eta ez mutur banatan jartzea, aurreko belaunaldietan egin izan dan moduan. Buztartu  aditza “buztarri” hitzetik dator…

Ez, ez dot kritikarik egin gura, eta gai honetan ez dot politika konturik sartu gura. Bakotxak daukaz bere planteamenduak eta  bakotxak ahal dauan moduan aldezten dauz.  Baina, politika kontu guztien gainetik jarri beharko genduan gauza bat aldarrikatzera etorri naz gaur, emakumeon artean izan beharko genduan “ahiztatasuna”, gehien mindu naben erasoak emakumeek eginikoak izan diralako. Guztiz errespetagarriak dira eretxi guztiak, eta horixe da neurea.

Durangon Whatsapp

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

2 Comentarios

  1. karmele
    0
    0

    Eskerrik asko Carmen, zure hitzek animatu egin nabe.

    Deja una Respuesta
  2. Carmen
    0
    0

    Karmele, ea noiz idazten dozun. Irakurtzeko gogoz nauzu.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar