Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Neguaren bihotza

“San Bizentiko hotza, neguaren bihotza” dio errefrau zahar batek. Egia da urteko sasoirik hotzena dela. Baina, feria eta jairik aspaldikoenak ere oraingoxeak dira.

Abenduaren 21ean, Arrasateko feria eta jaiak dira, “Santamasak” bertan esaten den moduan. Gabonzaharretan Elgoibarko feria egiten dira edo ziren. Erregenetan Debako feria eta idi probak ere. Inoiz egon ginen eta ez dago hain urrun. Gaurko administrazio mugak alde batera itxita beti izan dugu Durangaldean harreman estua Debarroarekin.

Gero “San Antonak” datoz. Urkiolako santurik zaharrena San Antonio Abata da, urtarrilaren 17koa, eta ez ekainaren 13koa, nahiz eta gehienetan eguraldi hobeagoa egiten duen bigarrenean, baina inoiz egon gara. Aramaioko bederatzi Elizatetik ere joaten ziren, nahiz eta eguraldi ona ez egin. Berrizko Olakueta auzoan ezagutu ditugu idi proba famatuak, baita ere baserri emaitzen sariketa eta erakusketa ere, San Bizenti, Euskal Herriko herri eta auzo askotako zaindaria da. Abadiñon bertan Astola eta Muntzaratsen dago (Bikiñi edo Mikiñi bertako erara). Durangoko Mikeldi auzoa ere hor dugu, bertako ermita zaharra -aspaldian galdutakoa- San Bixenti zen.

Horretan galdera bat izan nuen Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzain famatuarengandik. Honek uste bai zuen, eta ez zebilen oker, Mikeldi izenaren jatorria ez zela San Migel, San Bixenti baizik. “Mikeldiko Idorua”, Antonio de Trueba idazleak idatzi zuen legez. Bilbon, adibidez, bere eliza famatua dugu: Abandoko San Bixenti. Sabino Aranaren jaiotetxea ere ondoan dago.

San Bixenti eguna (hil honen 21ean) aukeratu genuen Gerediaga Durangoko Merinaldearen Adiskideen Elkartea sortzeko. Hain zuzen Astola auzoko zaindaria da eta gure orduko etxean (han bizi izan nintzen urte askotan) hamaika lagun bildu ginen elkartea sortzeko.
Badaezbada, polizia despistatzeko edo, auzo jaia ospatu genuen. Pentsatu 1965 urtea zela, frankismo garaian, hain zuzen.

Eta gero”San Blasak” datoz. Eta ez bakarrik Abadiñon, Gipuzkoako Goierrin eta Zuberoan ere bai. Lehengo gizaldietako ohitura zen santu bati lotuta egotea, bai jaiak eta baita feriak.

Beste batzuk Euskaltzaindiarekin lotuko nauzue. 1966tik euskaltzain urgazle, 1969tik idazkariorde eta kudeatzaile, eta 2003tik euskaltzain oso

Artículos: 12
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 4,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados