Mendebaldean hauteskundeak, gainerakoan oskarbi

Legebiltzar hauteskundeak estali dute Durangaldean Athleticen porrotari buruz hitz egiteko nahia. Ezer gutxi egin daiteke talde batean bere burua jokoz kanpo utzi nahi duen jokalariren bat dagoenean. Ez dago itxura batez, Athleticen orbitakoa ezik, jendartea zentratzen duen eztabaidagai interesgarriagorik. San Faustoak ere atzean geratu dira. Orrialde pasa. Politika. Hauteskundeak.

Urko Aristiri Twitter bidez igandeko eguraldi iragarpena irakurri diot: ???Mendebaldean hauteskundeak, gainerakoan oskarbi???.

Hurbiletik jarraitu ditut hauteskunde kanpainako mitinak, xehetasunak, eztabaidak eta analisiak. Eta ez naute harritu. Ez dut uste inor harritu dutenik. Erratzen ari naiz. Alderdi politikoek jende asko irabazi eta irentsi dituzte, beste alderdi batzuek galdu eta aldendu dituzten era berean.

Ostiralean lagun batek zioen: ???Urkulluk Quebec, Eskozia eta Katalunia aipatu ditu erreferentziatzat. Hain omen da handia! Banekien lehena egia zela, baina esatetik egitera alde handia dago. Ezin nuen sinetsi ere, arestiko hiru independentzia kasuek EHBildu zutela eredu jarraigarri gisa Twitterren nonbait.

Sinesgarritasun gabeko eremu horretan, euskararen eremuko bozka eskubide asko murriztuak zeudela ikusi dut igande honetan. Non dira Ipar Euskal Herriko ahotsen errepresentazioak? Euskaraz bizi diren herrien boto eskumena ez ahal zaie ba onartuko Nafarroako komunitatean?

Euskadik edo Euskal Herriak ‘aurrera’ edo ‘mundu globalizatu batean, menpekoa ez, eta beste estatu bat’ egiteko, nazionalismoak lekuz kanpo uzten dituzten alderdiak mapatik kendu egin beharko lirateke.

Ea hurrengo hauteskundeetan Patxi Lopez bat joan beharrean Yolanda Barcina agurtu behar izaten dugun. Mendebaldean hauteskundeak, gainerakoan oskarbi. Edo hauteskundeak Euskal Herri osoan, eta euritsu. Hitz egingo dugu barealdia iritsita kirolaz, politikaren promesa multzo guztia gauzatzen ez den bitartean.

Durangon Whatsapp

Peio Barrenetxea kazetaritza ikaslea da

Artículos: 11
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar