Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Mafiak

Mafiak

Mediterraneoa askorentzat hilobi bihurtu da azken boladan. Sorterriko gerretatik ihes datozen askok hantxe amaitzen dituzte euren egunak, itota. Mafiei hainbat diru ordaindu ondoren, lehorrera heltzea lortzen dutenek ere, ezingo dute amestuta zerua erraz aurkitu Europan, bai ostera; hesiak, gosea, hotza eta beste mafia batzuk.

Egia esan, berri latzak heltzen zaizkigu egunero, baina hain ohikoak bihurtu zaizkigu, ezen gero eta eragin gutxiago dute eroso bizi garenongan, nik uste. Halere, badira munduaren aurrean heuren jarrera agertzen dutenak ere, kasurako Greziar jokalariek domekan futbol zelaian egin zuten etena. Hain zuzen desagertutako ume errefuxiatuen kasua gogorarazteko.

Antza denez, beti ere The Guardian egunkariak argitaratzen dituen datuen arabera, 10.000 ume errefuxiatu desagertu dira Europara heldu bezain laster. Baliteke batzuk heuren senideekin egotea baina, beste zenbaitzuk pertsona trafikatzaileen esku daude, antza.

Joan den urtean 270.000 adin txikiko heldu ziren Europara , Save the Children erakundearen arabera, horietatik 26.000 bakarrik iritsi ziren, senide barik. Gerra zibilaren garaian Frantzia edo Errusiara joan ziren gure umeak lez.

Gertaera honetan baina, larriena zera da, Italian kasurako 5.000 adin txikiko “azpiegitura kriminal” baten esku egon daitezkela. Dirudienez, azpiegitura berria eta sofistikatua. Beste 1.000 ume Suediak egon daitezke.

Aipatutako erakunde kriminal hau orain dela 18 hilabete sortu omen zen. Erdigunea Alemania eta Hungaria ei dute. Europolek gainera, banda kriminalen artean umeak bahitzen dituen elkarte bat antzeman du, umeen sexu explotazioa eta esklabutza helburu duen elkartea.

Zalantza barik, errefuxiatu krisiaren dramarik gogorrenaren aurrean gaude. Mafiek egorarik latzenetatik ateratzen dute etekina. Zorionez, Britainia Handiak Siria eta gatazka guneetatik datozen umeak onartuko dituela iragarri zuen joan den astean.

Besteok zer diogu? Zenbat errefuxiatu heldu dira gure Erkidegora? Agintariek dute erantzukizun handiena baina besteok ere mugi gaitezke. Ezin dugu ahaztu, gure guraso edo senideak ere, gerrako gudariak edota errefuxiatuak izan zirela aurreko mendean. Ea gure bihotzak eta etxeetako ateak zabaltzen ditugun.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados