Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Lizundia jaunari, errespetuz

Kostata, baina uste dut hartu diodala
zentzua zutabe honetan idatzi zenuen gogoeta
hari (Hiperdialektalismoa ez da
euskara nazionala
). Hasiera bateko
harridura joan da baretzen, eta mamia non
dagoen bereizten joan naiz, egunekin.

Hala ere, zuk eta ondoan izan zenituen
horien guztien lan mordoa eskertu ondoren,
zutabeak utzi didan arrastoa zein den azaldu
nahi nizuke.

Bada, egiozu galdera erraz bat zeuri
buruari: Helburu zehatz batekin idatzi zenuen
artikulua? Eta helbururik bazuen, lortu duzu
lortu nahi zenuen helburu hura?

Ulertzen dut
“hiperdialektalismoarekin”
arduratuta izatea. Baina, arraroa egiten zait
ardura horren jomuga bakarra –
publikoki eta bitarteko honetan behintzat
transmititu duzunaren arabera- jaiak
iragartzeko herritarrek egindako zenbait kartel
izatea.

Bada zure asmoa bada
“hiperdialektalismoa” hauspotzen
duten herritarrengana heltzea, uste dut nekez
lortuko duzula horrelako artikuluekin.

Errealitate bat azaldu eta berau aldatzeko
asmoa baduzu, agerikoa bestelakoak lortzen
dituzula: beharbada, herritarrak pulpitotik
gutxiestea…

Beharbada, euskaraz perfektu egiten
ez duena beldurtzea…

Beharbada, euskaldun zahar eta
zahartu ez alfabetatuen arrazoi gabeko
konplexuak areagotzea (nire euskara,
alfabetatua, hiperperfektua, ETBkoa;
zurea, baserrikoa, Euskaltzaindiaren
gomendioetatik aldentzen dena, baldarra)…

Beharbada, Euskaltzaindiari, erakunde
publikoei, hezkuntza sistemari, joera
hegemonizatzaileei, globalizazioari…

Horiei guztiei dagokien ardura zatia
(handia gainera), alderik ahulenaren
bizkarrean jartzea. Beharbada, hori
guztia lortu zenuen.

Hitz gutxitan esanda, zure neke, amorru,
sumindura eta horien guztien iturburu den
“hiperdialektalismoaren” aurka
jardun nahi baduzu, ez litzateke logikoagoa
kritiken jomuga aldatzea? Okurritzen zaizkit
beste estamentu batzuk kritikak egiteko, bai.

Izan ere, jakinaren gainean izango zara
mañariar horien asmoa ez zela euskara
nazionalean (sic) beraien herritarrei mezu bat
helaraztea; beraien helburu bakarra zen,
hainbeste lan egin ostean, gertuko hizkuntza
goxoan jaien berri herriari ematea. Eta gauza
bera gertatuko zaie “Ferixa
nausikoak”, “Lekittoko”
San Antolinak, eta Zumaiako “San
Mielak” idazten duten herritarrei.
“Euskara moduko” (sic) hori
hiperperfektua ez dela? Ba ez. Baina nik
behintzat nahiago dut egindakoa eskertzea,
kritika egitera mugatzea baino. Eta zerbait
izango banu esateko, beraiengana joko nuke
zuzenean, txarto ulerturik ez egoteko.

Mañariar euskaldun zahar horien
antzera, nire euskara ere ez da izango euskara
nazional hiperperfektuaren eredua, ez. Berez,
nire euskara ikasia da, ama hizkuntza
gaztelera baitut. Baina hiperperfektua ez den
arren, ez naiz isilik geratuko. Konplexurik
gabe, gero eta gehiago, gero eta hobeago,
erabili nahi dut, zuzen eta era egoki batean,
neure “euskara modu” nazional
inperfektua, kolektiboa, konpartitua. Baliteke
bai, nire euskara modu horren etsairik
handienetakoa balizko euskara hiperperfektu
hori izatea, eta ez hiperdialektalismoa.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Ijorretarra

    Ados nator zurekin Julen. Euskera bizia herritar erabiltzena da. Perfektuak zeruan bizi dira.

    Deja una Respuesta
  2. Ijorretarra

    Ados nator zurekin Julen. Euskera bizia herritar erabiltzena da. Perfektuak zeruan bizi dira.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados