Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Laumunarrieta inguruan

Gaur, lagun bat lagundurik, Laumunarrieta ingurutik bueltatxo bat egiteko aukera izan dut.

Hainbat aztarna historiko ikusita, eta beraien egoeraz arduratuta zenbait gogoeta etorri zaizkit burura.

Orain dela 82 urte, Elorriora bidean erabili zuten tropa frankistak bide hori.

Laumunarrieta, saroi edo basokorta baten erdigunean dagoen ardatza da.

Bertan, erdiko munarriaren inguruan, beste lau agertzen dira. Erdiko harrian, Cel de Marzana 1702. urtekoa den idatzia agertzen da.

Hortik, Martzaako bidea hartuta, beste aztarna batzuetara hurbildu gara, hauek, gudariak egindako lubakiak dira. 82 urte eta gero nahiko ondo ikusten da beraien egitura, batez ere hainbat pinu ustiaketaren ondoren.

Gure elkartearen asmoa, datorren belaunaldiei hemen zer gertatu zen erakustea da. Memoria ez galtzea azken finean. Ondare guzti hauek mantentzea eta bistaratzea merezi dutela uste dut.

Nire iritzi apalean, administrazio ezberdinek, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta udalek orain arte ez dute memoriaren aldeko apustu garbirik egin.

Gure basoetan pinadien azpian, gure historiaren hainbat aztarna gorderik daude. Asko betiko galdu dira, baina gure eskuetan dago dagoena berreskuratzea.

Hau da erakundeei egiten diedan eskaria, berreskuratu eta bistaratu ditzagun altxor guzti horiek.

Bide horretan bidelagun aurkituko gaituzue.

Eskerrik asko.

 

Jesus Mari Aristegi.
Laumunarrieta 1937 elkarte historikoa.

Artículos: 1
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados