Kontxako bandera

Gaur egun Euskal Herrian jokatzen den kirol proba zaharrena aditzera etorri zaigu asteburu honetan. Kontxako traineru estropadaz ari naiz, atzo neurtu baitzituzten indarrak bi gizonezkoen traineru faboritoak, Kaikuk eta Urdaibaik, Donostiako badian. Bizkaitarra ontziak lortu zuen bandera, hamabi segundoko aldea ateraz bermeotar ontziarekiko.

Jendetza bildu zen atzo Urgull mendia eta Santa Klara uhartearen tartetik igarotako trainerek egindako joan etorri astunak ikuskatzeko. Zoritxarrez, ezin izan zuten bi ontzi bizkaitarren entrenatzaileen agerraldien berri izan. Juan Mari Etxabe arraunlari bermeotarren prestatzailea haserre azaldu zen, Jose Luis Kortari urte osoan ???kaka??? guztia hedatzea egotziz. Hala ere, Etxabek onartu zuen Sestaok estropada bikain bat egin zuela eta igandeko garaile nagusia kirola bera irten zela. Kaikuren entrenatzaile Kortak ildo beretik jarraitu zuen, egungo irabazlea arraunari zegokiola adierazi zuen, eta bandera lortzeko asko sufritu zutela azpimarratu zuen, bere 16. banderari erreferentzia eginez.

Bi trainera hauekiko miresmena logikoa izan arren, bazuten zer ospatua arraunlari eta zalego galiziarrak ere. Emakumezkoetan, nahiz eta bigarren jardunaldian Zumaiak arinen arraun egin, Rias Baixas traineruak lortu zuen Donostiako garaikurra, gipuzkoarrek ateratako errenta ez baitzen erabakiorra suertatu.

Iritsi da topa egiteko momentua. Sestaok Bermeo baino neurri handiagoan egingo du, eta era berean, galiziarrek zumaiarrek baino gogotsuago. Euskal kirol proba zaharrenak generorik baztertzen ez duen eguna ospatu beharra dugu bai donostiar zein edozein herritarrok, eta pozak barrunda gaitzala tankera honetako gertakariak dirauten bitartean.

Durangon Whatsapp

Peio Barrenetxea kazetaritza ikaslea da

Artículos: 11
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar