Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Koka-kolaren formula

Puztu egiten dira batzuk adierazpenak egiten dituztenean, baina ematen du Justizia Ministroari alderantziz gertatu zaiola, eta haizerik gabe geratu dela; edo behintzat, hori ematen du abortoaren inguruan egin zituen adierazpenen ostean gainean erori zaizkion erantzunak ikusita. Kide guztiak etorri zaizkio orain salbatzera. Beno, gutxienez ez da babes faltaz kexatuko.

Gallardonek emakumearen eguneko adierazpenak egiteko orduan esan zuen bere ustetan emakumearen kontrako bortxakeria estrukturala haurdunaldiarekin ere ematen zela eta ???amatasun askatasunak??? ematen diola emakumeari bere egiazko andratasuna. Genero arteko berdintasuna, bortxakeria eta abortoa esaldi berean era nahaspilatsu eta interesatuan lotze honek ekarri ditu martxoaren 8tik apirilaren erdialdera uholde gisara erori diren adierazpen eta erantzun kateatuak. Esan omen da gure isiltasunaren jabe eta gure hitzen esklabu garela; eta hori gertatu izan zaio Gallardoni???.. berriz ere.

Koka-kolaren ezkutuko formula asmatu izan balute bezala, abortatzeko erabaki eta eskubidea nahastu dute berriz amatasun arduratsuarekin. Eta jakina, hitz erdirik ez dute esango aitatasunaz eta kondizio horrek suposatzen dituen betebehar eta eskubideez. Beno, ni ere ez naiz orain horretan sartuko. Hurrengo baterako utziko dut hori.

Orain jakin izan dugu PPren gobernua  ???amatasuna babesteko legea??? aurkeztekotan dagoela, abortatzeko beharrizana ekiditeko helburuarekin.  Izenburu benetan potoloa eta esanguratsua. Baina, azter ditzagun gauzak banan-banan eta bakoitza bere bidetik:

Lehenengo eta behin,  abortatzeko erabakia munduko erabakirik zailenetakoa da. Eta gauza mingarrienekin gertatzen den moduan, behin erabakia hartu ezkero, aurrera egiten da bidea errazagoa edo zailagoa bada ere. Kanpotik ahalik eta laguntasun guztia eman ere, beti da arantzaz betetako bidea.

Pentsatuko al dute hauek emakumeak abortatzea erabakitzen duela, bakarrik egoera sozialak laguntzen ez duelako? Lanean zailtasunak izango direlako?  Erabakiak hondartzako hondar ale beste izan daitezke, eta arrazoi guztiak esaldi batean orokortzearekin, egoera horretan dauden emakumeak baino ez dituzte iraintzen.

Atzera bueltatu nahi dute orain, Auzitegi Konstituzionalak 1985ean eman zuen ebazpenak markatutakora. Orduko hartan, abortua despenalizatzera mugatu ziren eta atzeko bidea ireki zen, hala erabakitzen zuen emakumeak bere haurdunaldia eten zezan. Arautze hura defendatzen dutenek esan ohi dute jaio bako eta amentzako eskubide maila berbera lortzen dela, baina lege honen lorpenik nagusiena izan zen Londreserako bidaiak murriztu egin zirela eta bidaiatzen inbertitzen zen dirua klinika pribatuetako fakturak ordaintzeko erabiltzen zela.

Beren neurri horiekin guztiekin ez dute lortuko abortua desagerraraztea, nahi ez diren haurdunaldi portzentajerik handiena, eta beraz haurdunaldia eteteko erabakirik gehienak sexua inolako babesik gabe praktikatzetik datorrelako. Arazoa errotik konpondu nahi badugu, joan gaitezen beraz arazo horren iturburura, joan gaitezen ezer baino lehenago sexua normaltasunez aztertzera, eta nahi ez diren haurdunaldiak  ekiditeko prebentzio lana egitera.

Zein izango ete da hurrengo neurria? Sexua arautzea?

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados