Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘J’ren ahozkeraz

“J”ren ahoskeraz asko eta desberdin idatzi da. Mitxelenaren “Fonética histórica vasca”n sakondu barik, gure eskualdean gertatu den aldaketaz pare bat gauza.

Alboko eskualdeetan zer jazoten den ikus dezagun: Arratian, adibidez, Ipar Euskal Herri gehienean bezalaxe, Zuberoan izan ezik, ahoskatzen da, gaztelaniaren eraginik gabe. Artibai aldean, ostera, alderantziz. Gipuzkoa osoan gaztelaniaren modu berberean.

Nafarroan, ordea, “y” gazteleraren ahoskera modukoa da nagusi.

Ermua, Mallabia eta Zaldibarko Eitzaga auzoan, gipuzkeraren eraginez edo, Probintziaren ahoskera entzun daiteke, mugan daudelako, agian.

Otxandion, batez ere, adinekoek, frantsesen edo ingelesen antzera ahoskatzen dute. Gauza berra Oleta eta Bilerlen, Zuberoan bezalaxe.

Durangar zaharrak, inor gutxi geldituko dira, Otxandioko moduan. Berdin, Eubatik haruntz, Zornotza aldera.

Jandolamendi da adibiderik politena. Berrizko herri baso honen izena (La Teta del Oiz entzun dugu erdaraz, noski), belaunaldi zaharren eta gazteen artean dagoen aldakuntza. Lehen ondo esan zen, orain, txarto, ene ustez.

“Jan juat” ze desberdin ahoskatzen dugun, gaur egun, da adibiderik  esanguretsuena. Segurutik, bigarrenean eraginik ez du izan, geure, geurea, delako.

Eskolan ez dakit zelan irakasten den. Euskal Telebistan, gehienek, esatariek batez ere, “j” ondo ahoskatzen dute. Izango da Euskaltzaindian, eztabaida baten ondoren, inposatu zelako eredu zuzena.

Komeniko litzateke ongi saiatzea irakasleek, beraien esku baitaude belaunaldi berriek.

Beste batzuk Euskaltzaindiarekin lotuko nauzue. 1966tik euskaltzain urgazle, 1969tik idazkariorde eta kudeatzaile, eta 2003tik euskaltzain oso

Artículos: 12
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados