Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Izua,samurtasuna???. bizitza bera

???Entre el espanto y la ternura…??? abesten zuen Silvio Rodriguezek, eta abesti hunkigarri hori etorri zait burura, bukatzeko dugun aste honi errepasoa egiteko orduan. Albiste ona baino gehiago, justiziazko zerbaitekin hasi bagenuen, infernua jo genuen ostiralean, emakume batek bere buruaz beste egitea baino beste irtenbiderik ikusi ez zuenean. Eta, egia da egunerokotasunak halako bizipenak ekartzen dizkigula, baina ezin konformatu, ezin lasaitu. Orain, bere alde ezer gutxi egiterik dugun arren, gizarte moduan eskain diezaiokegun omenaldi edo eskaintzarik egokiena litzateke halakorik gehiago ez gertatzea, halako kaleratzeak behingoz geldiaraztea.

Samurtasunaren eta izuaren artean bizi gara, eta gauza batek bestea dakarrela pentsatzera ailegatzen naiz batzuetan. Aste erdian, hainbat lagunen eta neronen poza nagusitu zen, Auzitegi Konstituzionalak PPk sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren kontra aurkeztu zuen errekurtsoaren aurrean, emakume biren edo gizon biren arteko ezkontzaren konstituzionaltasuna berretsi zuenean. Hori gutxi balitz, halako bikoteek adoptatutako adin txikikoen egoera lege barruan dagoela bermatu dute. Albiste pozgarria gizarte osoarentzat, berdin dio norekin nahi duzun oheratu, bizi, elkartu edo ezkondu.

Errekurtsoa sexu berekoen arteko ezkontzari beste izena ematearren aurkeztu zutela esan dute orain PPkoek. Ondotxo dakite askatasunerako bidean atzera egin nahi izateak ondorio txarrak baino ez dakartzala. Zorionez, sexualtasunak ez du ideia sozio politikoekin inolako zerikusirik, eta egunero ikusten dugu heterosexualak alderdi politiko guztietan daudela, eta batzuk onartzera ausartuko ez diren arren, erlijio guztietan ere bai. Neurri berean daude homosexualak gizarte talde guztietan.

Saltsa honetatik kanpo sentitu zirelako edo, orain estatuko gotzain koadrilakoak hasi dira ezkontza honen konstituzionaltasun auzia alde batera utzita, ezkontza hori oso bidegabea dela esaten, ezkontza bera babesik gabe uzten duelakoan. Orain, oratzeko ezer geratu ez zaielako edo, diskriminazio hitza atera dute oholtzara, emazte eta senar izenak hartu beharrean, ezkontza paperetan 1. ezkontidea eta 2. ezkontidea izango direlako. Berriz ere, justiziako deritzot nik hierarkiak bidegabe jotzen duenari.

Esan egin dute, orain ez direla sartuko epaitegietan ematen diren ebazpenetan -lehen aldia litzateke- baina bai dutela legeen moralitateaz jarduteko derrigorra. Salbaziorik nahi ez duenaren salbatzaile kargua hartu nahi izate horri, nahi duena lortzen ez duen urte biko umearen amorrualdi usaina dario.

Dena dela, eskubide guztiak bermatuta geratu dela esan duten arren, ez dut bat ere atsegin ezkontza motatan banatzeko eta ???abizen??? jartzeko dagoen nahi hori. Nik dakidala, ezkontza berdin ospatzen da bikotea emakume bik, gizonezko bik edo emakume eta gizonak osatua bada. Maitasun bera, pasio, samurtasun eta itxaropen bera ikusi dut nik, garai batean ezkontzeko gogoz etorri zitzaizkidan guztien begietan. Ospakizunetik harago ere, ezkontza- bizitzako gozamen edo pena bakoitzak ditu bereak, bikoterik gabe bizi direnei gertatzen zaien moduan.

Izua eta samurtasuna  inguruan, itxaropena eta beldurra, dena galdutzat jo duen pertsonaren etsipenaren eta maitasunak sortarazitako familien atseden eta pozaren artekoa. Sentsazio gazi-gozoa nirea.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados