Izarren futbola, eta lurtarra

Aste bukaera emankorraz gozatu ahal izan du futbol zaleak oraingo honetan. Postu samurretan dauden Athletic eta Osasuna neurketatik hasi, eta 30 herrialde ezberdinetan emititu den izar mailako Barcelona – Real Madrid saporetsua dastatu arte. Nazioarteko txapelketetan ere, aipagarriak dira Milan – Inter (0-1) derbi milandarra eta Marseilleko Olympique – Paris SG (2-2) Frantziar ligan.

400 milioi ikuslek futbolearen elite gorenean dauden bi nagusien arteko lehiaz gozatzera zindoazela estimatu zuen Mediaprok (Liga BBVAko telebista emisioen eskuduntza duen komunikazio taldea). Norgehiagokak ez zuen inor zur eta lur utzi, ez horixe. Dimentsio galaktikoko bi taldeek zaleen ikuskizun gosea asebete zuten. Jakina, bi izarren disdira ezinbestekoa jazo zen Camp Noun. Messi eta Ronaldo. Ronaldo eta Messi. Bina gol sartu zituzten. Urrezko Baloiaren eskuratze ahalegin horretan, bazirudien, batek besteak baino huts gehiago egiteak garaikur horri agur esatea zekarrela.

Partidak kutsu politikoa ere bazuen, Catalunyian azken boladan eman diren indepentzia aldarrikapenen ondorio. Camp Nou zelaia marra laranja-hori koloreekin estali zen epaileak hasiera baimendu baino lehen. Aldez aurretik bazeraman jada gatz nahikoa neurketa “klasikoak”, Catalunya eta Espainia nazioen arteko borroka iragarria zen tamalez. Eskerrak Piqué eta Vilanovari, polemika hori albo batera bazterrarazteagatik, ez baita osasungarria kirolarentzat organo politikoen ordezkari gisa futbol taldeak izatea.

Sailkapenaren beheko aldean, ordea, puntuak behar beharrezkoak zituzten bi euskal talde gurutzatu ziren bart. Athleticek bat eta huts mendean hartu zuen Osasuna San Mamesen.Gola Adurizek sartu zuen 11. minutuan, eskuin hegaletik De Marcosek eskainitako baloiari esker. Joko aldetik, Athletic nagusi zen talde nafarrarekiko. Makina bat aukera izan zituzten zurigorriek aldea handitzeko. Kontrara, Jose Luis Mendilibarrek gidaturiko taldeak ez zuen bereganatu baloiaren jabetza, eta ez zuten gol abagune garbietaz etekinik atera, ezer gutxi egin gabe aurkako atera iritsi arren.

Osasuna jaitsiera postuetan darrai, eta denboraldian zehar eremu larri hortan arituko dela ematen du. Zorte onena opa diot Mendilibarri, ez baita sekula erraza izaten hain aurrekontu txikiko talde bat lehen mailan. Athletic 16. postuan da, krisi deportiboa uxatzen doa nonbait. Llorenteren ordezkoa aurkitu du Bielsak. Hobetze marjina izugarria dela pentsatzen dut, Europako tokiak sasoiko helburu badira.

Durangon Whatsapp

Peio Barrenetxea kazetaritza ikaslea da

Artículos: 11
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar